Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal erkidego islamikoarekin batera bizikidetza sustatzeko abiarazitako jarduketa-programa onetsi du

2018.eko apirilak 12
  • Erlijioagatiko nazioarteko terrorismoari, arrazismoari, xenofobiari edo islamofobiari aurre egiteko tresna da
  • Giza eskubideekin partekatutako konpromisoan eta Euskadiko erkidego islamikoekiko ahalik eta lankidetzarik handienean oinarritzen da
  • Lehen urratsa larunbat honetan emango da; izan ere, ADOS Aholku Batzordea sortuko da, Euskadiko Erkidego Islamikoekin lankidetzan jarduteko

Azaroaren 20an aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioarteko terrorismoaren aurrean. Ordutik, lau hilabeteko aldia zabaldu zen ekarpenak eta proposamenak biltzeko. Herenegun, apirilaren 10ean, Gobernu Kontseiluak onartu egin zuen txostena jasotako ekarpen gehienak erantsita, batez ere Euskadiko komunitate islamikoetako pertsonek egindakoak.

Txosten berriak izenburu berria dauka. Izenburu nagusia da: “Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan”. Eta bere azpititulua: “Nazioarteko terrorismoari, arrazismoari, xenofobiari eta islamofobiari aurre egiteko tresna: giza eskubideen aldeko konpromiso partekatua”.

Dokumentua bi zatitan egituratzen da: Esparru Orokorra eta Lan-plangintza, eta bi helburu  nagusi ditu: kohesioan eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako bizikidetza babestea eta bultzatzea; eta erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioarteko terrorismoaren aurrean izan litekeen babesik handiena ezartzea.

Lan-plangintzak sei akordio estrategikoen proposamena eta 17 jarduera-proiektu dauzka. Guztia lau ardatzetan egituratuta: (1) Euskadi: gizartearen kohesioa eta kulturen eta erlijioen integrazioa; (2) Segurtasuna eta polizia-lanak (prebentzioa eta erantzuna); (3) Prebentzioa gizartean eta hezkuntzan erradikalizazio biolentoa ez gertatzeko; eta (4) Jarrera politikoa EAEn eta nazioartean. Sailarteko batzorde bat arduratuko da guztia koordinatzeaz.

Nazioarteko terrorismoaren helburu estrategikoa da gure bizikidetzaren esparruaren euskarri den pluralismoa desbideratzea. Hori da proiektu totalitarioa ezartzeko baliabidea. Atentatuen helburu estrategikoa elkarrekin bakean bizi ezin izatea da. Gure aniztasuna banatzea, banaketa horiek liskarretan amaitzea eta, horiek, indarkerian eta suntsiketan.

Puntu horretan bilatzen du terrorismo honek gure ahulgunea. Hori izanik ahulgune nagusia, gure indargune nagusia da erlijio eta kulturen artean partekatzea giza duintasunaren, giza eskubideen eta, funtsean, pluralismoaren gaineko errespetuan oinarritutako bizikidetza-esparrua.

Oinarrizko ideia hau barneratu behar dugu: elkarrekin eta bakean bizi. Elkarrekin eta bakean bizitzeko erabaki partekatua da nazioarteko terrorismoaren asmoekin amaitzeko berme bakarra.  Hark gure ahultasuna bilatzen duen puntu berean kontzentra dezakegu eta kontzentratu behar dugu gure indar guztia.

Indar horren euskarri nagusietako bat “musulmanen beraien konpromisoa da, beraiek baitira terrorismoaren aurka borrokatzeko eta hura kondenatzeko interesdun nagusienak”. Horren harira, erreferentzia nagusietako bat  2014ko irailaren 19an nazioarte-eremu osoko 130 musulman erudituk Daesh-i zuzendutako Gutuna (www.lettertobaghdadi.com); horren bidez, Islamaren izenean indarkeria erabiltzeak legitimitaterik ez duela adierazi zuten”.

Jarduketa Programa honek jaso dituen ekarpenak, batik bat, zentzu horretan dira. Horren adierazle dira honako testu zati hauek:

“Koranaren testuak ezin dira aipatu indarkeriari edo terrorismoari heltzea legitimatzeko”, ez eta inolako “inposiziorik edo hertsadurarik justifikatzeko ere, erlijio, sinesmen edo idealei dagokienez”.

 “Bakearen eta bizikidetzaren printzipio eta balioak Islamaren erlijioaren oinarri eta irakaskuntzek berresten dituzte, haren bitarteko etiko, moral eta espiritualen bidez. Horiek defendatzeak esan nahi du justiziaren, bizikidetzaren, senidetasunaren, berdintasunaren eta gizaki ororenganako errespetuaren alde lan egitea. Eta defendatzen ez dituenak ez du benetan etika islamikoa partekatzen edo oraindik ez du ulertu”.

Elkarrekin eta bakean bizitzeko ideiak batzen gaitu. Ikuspegi estrategiko horrek dakar Euskadiko erkidego islamikoekin lan egitea. Elkarrekin egitea, erlijioagatiko terrorismoari aurre egiteko edo beste edonolako xenofobia, islamofobia edo arrazismoari aurre egiteko. Estrategia hori moldatzeko, elkarrekin lankidetzan jarduteko gizarte-azpiegitura sortu behar da.

Hori horrela, plan hori argien nabarmentzen duen edukietako bat da hura Euskadiko erkidego islamikoekin lankidetzan sustatzeko sei akordio estrategikoen proposamena. Akordio-proposamenetako lehena Euskadiko Erkidego Islamikoekin Lankidetzan jarduteko Aholku Batzordea sortzea da.

Hau dela-eta, lehendabiziko urratsa larunbat honetan emango da. Egun horretan, hemen Lehendakaritzan, ADOS Euskadiko Komunitate Islamikoekin Lankidetzan aritzeko Aholku Batzordea eratu eta abiatuko da.

Hurrengo urratsei dagokionez, hiru izango dira Jarduera-programa honen kudeaketarako lehentasunak. Lehendabizi, ADOS Batzordearen lan-plangintza garatzea; bigarrenik, Erradikalizazio biolentoaren mota guztiak prebenitzeko gizarte- eta hezkuntza-proiektua“ prestatzea; eta hirugarrenik, erradikalizazio biolentoa zein erlijioa aitzakiatzat hartzen duen terrorismoa prebenitzea dela-eta, beste herrialdeekin harremanetan jartzea eta esperientziak partekatzea nazioartean.

Elkarrekin eta bakean bizitzea; ideia horrek batzen gaitu. Ikuspegi estrategiko horrek Euskadiko komunitate islamikoekin batera lan egitea eskatzen du. Eskuz esku egitea, erlijioa aitzakiatzat hartzen duen terrorismoaren aurrean zein xenofobia, islamofobia edo arrazakeria mota guztien aurrean ere. Estrategia honen irudikapenak elkarren arteko lankidetzarako egitura soziala sortzea dakar.

 Eranskinak

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko apirilak 14

    EUSKADI 2018 : " A LA ATENCIÓN DE JONAN FERNANDEZ Y GOBIERNO VASCO PARA ANTES DE LOS DOLORES Y COMO REFLEXIÓN SERIA A SU BUENISMO "
    http://imanolgomez.blogspot.com.es/2018/04/a-la-atencion-de-jonan-fernandez-y.html

Ekitaldiko kargudunak