Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren ii. motako diabetes mellitusa duten pazienteen Jarraipen farmakoterapeutikoaren Programa “2017. urteko Farmaziako Ekimenik Onenetako”tzat jo da

2018.eko apirilak 11

Correo Farmacéutico egunkariak, egin duten ekarpenaren bidez, 2017an farmaziaren mundua, arreta farmazeutikoa eta osasuna hobetzen lagundu duten pertsona, erakunde edo enpresen eguneroko lana aitortu du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzakon Osasun Sailaren eta FOZen kontseilu autonomikoaren II. motako diabetes mellitusa duten pazienteen Jarraipen Programa 2017. urteko Farmaziako Ekimenik Onenetakotzat jo da, arreta farmazeutikoaren eta osasun-hezkuntzaren atalean.

 

Iñaki Betolaza Eusko Jaurlaritzako Farmaziako zuzendariak eta Ángel Garay Farmazialarien Kidegoen Euskal Kontseiluko presidenteak 2017. urteko Farmaziako ekimenik onenaren saria jaso dute, arreta farmazeutikoaren eta osasun-hezkuntzaren atalean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) paziente kronikoen eta polimedikatuen jarraipen farmakoterapeutikoaren (JFT) programa egiteko lankidetza-hitzarmenagatik. 2. motako diabetesa duten pazienteentzako programa pilotua.

Ekimen horren bidez, Euskadin errezeta elektronikoaren ahalmenak aprobetxatu nahi dira, farmaziako profesionalen eginkizuna sendotzeko euskal herritarren osasunaren aholkularitzan eta zaintzan.

Saritua izan den programaren helburua da medikamentuen erabilera eta Euskadiko paziente kronikoen eta polimedikatuen osasuneko emaitzak hobetzea, arreta farmakoterapeutikoaren bidez, eta, horretarako, erkidegoko farmazien asistentzia-eginkizuna sustatzea, osasun-establezimendu gisa, eta asistentzia-maila desberndinen arteko osasun-arloko profesionalen arteko komunikabideak sendotzea, IKTen bidez.

Programan Vitoria-Gasteizko Zaramaga osasun-zentroak, Eibarkoak eta Durangoko Landako zentroak parte hartzen dute, bai eta beren eragin-eremuetako 18 farmazia-bulegok ere, eta helburua 2. motako paziente diabetikoen Jarraipen Farmakoterapeutikoa garatzea da.  

Jarraipen-programa hori bat dator 2017-2020ko Osasun Sailaren Ildo Estrategikoekin, eta 2013-2020ko Euskadiko Osasun Planak ezarritako lehentasunezko arloen artean kokatzen da. Osasun-sistema egokitu egiten du, kalitatez eta eraginkortasunez erantzuteko handitzen doan multiborbilitateko kargari eta gaixotasun kronikoei. Horrela, pertsonak dira osasun-sistema osoan arreta integralaren eta integratuaren ardatz nagusi, asistentzia-maila guztien koordinazioan eta lankidetzan oinarrituta.

Planak aurreikusten dituen lehentasunezko arloen artean, herritarren gainean esku hartzea jaso da, erikor-hilkortasuna eta biztanleetan eragin gehien duten gaixotasunen mendekotasuna murrizteko. Horrela, diabetes mellitusa azken urteotan nagusitu den gaixotasun kronikoetako bat da; kostu sozial altua eta osasun-eragin handia du (kalkulatzen da gizonen % 6,4k eta emakumeen % 5,3k EAEn diabetes ezaguna dutela). Gainera, pazienteen talde horren polimedikazioa dela eta, egokia da beren medikazioa kudeatzeko erantzuna ematea, beren osasunean hobekuntzak eragiteko.                      

 

 

                                                                       Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau