Eu

Idiazabal eta Erronkari Jatorri izendapenetako gaztagintzan koordinatuta egiten duten lana aurkeztu dute esnetarako Ardi Latxen sektorearen balio kateko agenteek

2018.eko apirilak 10

Gaur goizean, esnetarako Ardi Latxen sektorearen balio katea osatzen duten agenteak elkartu dira INTIAko egoitzan, artzaintzatik hasi eta Idiazabal eta Erronkari Jatorri Izendapenak dituzten gaztak egin arte elkarrekin egiten duten lanaren berri emateko Latxa Esnea Elkarteak antolatutako ekitaldian. Benetako ahalegina, zeinarekin kalitateko eta gero eta iraunkorragoa den produktu bat lortzen ari den, ardi latxaren esneaz egindako gazta, alegia.

Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko sailburua, Isabel Elizalde, egon dira sektoreari babesa ematen diotela erakusteko eta balio kateko agente guztiak elkarlanean eta koordinatuta egiten ari diren lanaren alde agertzeko berriro ere.

Duela ia urtebete hasi zen exekutibo bien arteko lankidetza, Esnetarako Ardi Latxen sektorea Dinamizatzeko Plana abian jartzearekin batera, non, besteak beste, marjinak alde guztien artean banatzeari heltzen zaion, balio katearen maila guztien etorkizun lehiakorra eta iraunkorra bermatu ahal izateko.

Oroz sailburuordeak azpimarratu duenez, “artzaintza ere bada enplegua eta aberastasuna sortzen duen jarduera ekonomikoa. Elikaduraren balio katearen adibide garbia da. Lehen sektoretik abiatzen den jarduera da, larreen kudeaketarekin eta ardiekin zuzenean egindako lanarekin hasten da, eraldaketatik igarotzen da eta gastronomiaraino iristen da.”

Orozek Nafarroan esan du Ardi Latxaren sektorearen balio kateko agente guztien arteko koordinazioa dela Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Planak bilatzen dituen helburu estrategikoetako baten erakusgarri bat; izan ere, koordinazio horri esker lortzen da “Elikaduraren balio kateko agente guztien hobekuntza orokorra, berrikuntzaren bitartez eta ezagutza berriak sartuz eta agente guztien elkarlanaren bidez, elikagai osasungarriak, seguruak, bereziak eta iraunkorrak lortzeko” – gehitu du sailburuordeak.

Ardi Latxaren esnea

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan 328 ganadutegi daude guztira, eta denek batera ia 5 milioi litro esne saltzen dituzte Jatorri Izendapeneko gaztak egiteko.

Latxa Esnea esnetarako ardi hazleen elkarteak eskaintzen duen ia esne guztia hiru gaztandegi hauei saltzen die: Quesos Larra, Erronkari Jatorri Izendapenekoa, eta Gaztandegi Dorrea eta Buruaga Arditegia, Idiazabal Jatorri Izendapenekoak. Latxa Esnea, ardiaren esnearen Ekoizleen Elkartea 2011ko azaroan sortu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan kokatutako ardi latxen artzainekin soilik osatua. Gaur egun, hogeita hamabost ustiapenekin osatzen da, lau lurraldetan barna sakabanatuak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak