
2016-2017ko lan eskaintza publikoko 20 kategoriaren azterketa datei buruzko informazio oharra
96.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena LEP honetan; eskainitako plaza-kopuruari dagokionez egin den handienetarikoa da, 3.335 plaza, ia lanbide-kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak.
Osakidetzaren 2016-2017rako Lan Eskaintza Publikoaren 20 kategoriari dagozkien azterketak egiteko datak maiatzaren 12a eta 13a dira, Vitoria-Gasteizko Elurreta eraikinerako, eta ekainaren 15a, 16a eta 17a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centrerako (BEC).
LEPen azterketetan, galdera alternatiboen galdesorta erantzun beharko da, oinarri berezietan argitaratutako gai-zerrendari jarraikiz, eta azterketak, zehazki, kategorien arabera banatzen dira, honela:
Izena Kategoria |
Eskabideak, guztira |
Azterketen datak |
Azterketaren lekua |
|
FAK. ESP. FAMILIAKO MEDIKUA LMT |
1500 |
12/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
EMAGINA |
527 |
12/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
OSASUN MENTALEKO ERIZAINA |
310 |
12/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
LAN OSASUNEKO ERIZAINA |
144 |
12/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
DIETETIKAKO TEKNIKARIA |
350 |
12/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
OSASUN DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA |
361 |
12/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA |
248 |
12/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA |
81 |
12/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA LMT |
179 |
13/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA |
1542 |
13/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA |
441 |
13/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA |
973 |
13/05/2018 |
Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz) |
|
FISIOTERAPEUTA |
1898 |
15/06/2018 |
BEC Barakaldo |
|
ADMINISTRARIA |
5061 |
15/06/2018 |
BEC Barakaldo |
|
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA |
13692 |
16/06/2018 |
BEC Barakaldo |
|
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA |
13053 |
16/06/2018 |
BEC Barakaldo |
|
ZELADOREA |
18134 |
16/06/2018 |
BEC Barakaldo |
|
ERIZAINTZA |
13942 |
17/06/2018 |
BEC Barakaldo |
|
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA |
2268 |
17/06/2018 |
BEC Barakaldo |
|
ZERBITZUETAKO LANGILEA |
8392 |
17/06/2018 |
BEC Barakaldo |
Gainerako kategoriak maiatzaren 19an, 20an, 26an, 27an, 29an eta 30ean eta ekainaren 2an, 23an, 24an eta 30ean eta uztailaren 1ean egingo dira, Vitoria-Gasteizen ere bai, espazioen erabilgarritasuna eta kategoria bakoitzean izena eman duen pertsona-kopuruaren arabera.
2016-2017 LEPak SATSE, SME eta UGT sindikatuen babesa du. Pasa den otsailaren 16an epe ireki denetik, pasa den apirilaren 5era arte (epearen azken eguna), guztira, 96.235 pertsonak eman dute izena LEP honetan.Horietatik, gehienak emakumeak dira, zehazki, 72.296 (% 75), eta 23.939 gizonak. Hautagaien jatorria dela eta, % 19 inguru Euskaditik kanpokoak dira; guztira, 18.116 pertsona.
Kategorien arabera, eskabide-kopuru gehien izan duten 5 kategoriak honako hauek izan dira: zeladorea, 18.134 eskabide; erizaintza, 13.942; erizaintzako laguntzailea, 13.692; administrari-laguntzailea, 13.053; eta zerbitzuetako langilea, 8.392.
Kategoria |
Eskabideak, guztira |
Emakumeak |
Gizonak |
EAE |
EAEtik kanpo |
ZELADOREA |
18.134 |
10.369 |
7.765 |
16.664 |
1.470 |
ERIZAINTZA |
13.942 |
12.364 |
1.578 |
7.665 |
6.277 |
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA |
13.692 |
12.641 |
1.051 |
10.256 |
3.436 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA |
13.053 |
10.875 |
2.178 |
12.618 |
435 |
ZERBITZUETAKO LANGILEA |
8.392 |
5.143 |
3.249 |
8.142 |
250 |
Era berean, mila eskabide baino gehiago izan dituzte honako kategoria hauek: laborategiko teknikaria, 2.268; fisioterapeuta, 1898; erradiodiagnostikoko teknikaria, 1.542; eta gizarte-langilea, 1.399.
Bestalde, familia-medikuak 1.500 eskabide izan ditu, pediatriako medikuak, 179, obstetriziako eta ginekologiako medikuak, 159, kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako medikuak, 136, eta oftalmologiako medikuak, 103.
2016-2017ko LEP Osakidetzak sekula eginiko handiena da, eskainitako plaza-kopuruari dagokionez; 3.335 plaza eskaini ditu, eta ia lanbide-kategoria eta espezialitate mediko gehienak. Horren bidez, azken urteotan metatutako plaza hutsak beteko dira eta plantillaren % 95 egonkortuko da. Hala esan du Jon Darpón Osasun sailburuak.
Osasun sailburuaren hitzen arabera, LEP berria funtsezkoa da plantilla gazteagoa izateko, eta Osakidetzan kalitateko enpleguaren hobekuntza ekarriko du. Era berean esan du lege-oinarriak jarri direla une oro hautaketa-prozesu irekia eta gardena bermatzeko, non oposiziogile guztiek lan-eskaintza publikoaren garapena fase guztietan ezagutu ahalko baitute.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a
-
2018-05-19
No nos olvidemos del Fraude de Ley en la contratación, estamos viendo como van a despedir a much@s trabajador@s y van a contratar a nuev@s. Estas oposiciones masivas son un engaño.
-
2018-04-11
Lo de las OPEs es una verguenza en general.
En primer lugar no es lógico que en el momento en el que te apuntas no es sepa la fecha de celebración ya que hay gente que paga sin saber si podrá. Por temas de trabajo te dan permiso pero hay gente que puede tener algún viaje (lapidémosle por tener vida) o incluso que su hijo vaya a nacer en unas fechas.
Luego por otra parte que que se indiquen unas fechas y otras no es bastante frustrante para los que no tenemos fecha y al menos podrían decirnos en todas las categorías cuanta gente está apuntada... -
2018-04-10
Totalmente de acuerdo con Jon, que aun no se han abierto las listas de contratación de la última OPE y estamos en abril de 2018. Como ya dije anteriormente, las listas que mas duran en Osakidetza son las listas convocadas por el PNV y bajo su mandato. En mi opinión seguimos aún con las listas viejas ya que éstas fueron convocadas por el PSOE durante su mandato. Animo