Berriak Osasuna
Eu

2016-2017ko lan eskaintza publikoko 20 kategoriaren azterketa datei buruzko informazio oharra

2018.eko apirilak 10

96.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena LEP honetan; eskainitako plaza-kopuruari dagokionez egin den handienetarikoa da, 3.335 plaza, ia lanbide-kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak.

 

Osakidetzaren 2016-2017rako Lan Eskaintza Publikoaren 20 kategoriari dagozkien azterketak egiteko datak maiatzaren 12a eta 13a dira, Vitoria-Gasteizko Elurreta eraikinerako, eta ekainaren 15a, 16a eta 17a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centrerako (BEC).

LEPen azterketetan, galdera alternatiboen galdesorta erantzun beharko da, oinarri berezietan argitaratutako gai-zerrendari jarraikiz, eta azterketak, zehazki, kategorien arabera banatzen dira, honela:

 

Izena Kategoria

Eskabideak, guztira

Azterketen datak

Azterketaren lekua

 
 
 

FAK. ESP. FAMILIAKO MEDIKUA LMT

1500

12/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

EMAGINA

527

12/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

310

12/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

LAN OSASUNEKO ERIZAINA

144

12/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

DIETETIKAKO TEKNIKARIA

350

12/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

OSASUN DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA

361

12/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

248

12/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

81

12/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA LMT

179

13/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

1542

13/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

441

13/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

973

13/05/2018

Elurretako eraikina (Vitoria-Gasteiz)

 

FISIOTERAPEUTA

1898

15/06/2018

BEC Barakaldo

 

ADMINISTRARIA

5061

15/06/2018

BEC Barakaldo

 

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

13692

16/06/2018

BEC Barakaldo

 

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

13053

16/06/2018

BEC Barakaldo

 

ZELADOREA

18134

16/06/2018

BEC Barakaldo

 

ERIZAINTZA

13942

17/06/2018

BEC Barakaldo

 

LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

2268

17/06/2018

BEC Barakaldo

 

ZERBITZUETAKO LANGILEA

8392

17/06/2018

BEC Barakaldo

 

 

Gainerako kategoriak maiatzaren 19an, 20an, 26an, 27an, 29an eta 30ean eta ekainaren 2an, 23an, 24an eta 30ean eta uztailaren 1ean egingo dira, Vitoria-Gasteizen ere bai, espazioen erabilgarritasuna eta kategoria bakoitzean izena eman duen pertsona-kopuruaren arabera.

2016-2017 LEPak SATSE, SME eta UGT sindikatuen babesa du. Pasa den otsailaren 16an epe ireki denetik, pasa den apirilaren 5era arte (epearen azken eguna), guztira, 96.235 pertsonak eman dute izena LEP honetan.Horietatik, gehienak emakumeak dira, zehazki, 72.296 (% 75), eta 23.939 gizonak. Hautagaien jatorria dela eta, % 19 inguru Euskaditik kanpokoak dira; guztira, 18.116 pertsona.

Kategorien arabera, eskabide-kopuru gehien izan duten 5 kategoriak honako hauek izan dira: zeladorea, 18.134 eskabide; erizaintza, 13.942; erizaintzako laguntzailea, 13.692; administrari-laguntzailea, 13.053; eta zerbitzuetako langilea, 8.392.

 

Kategoria

Eskabideak, guztira

Emakumeak

Gizonak

EAE

EAEtik kanpo

ZELADOREA

18.134

10.369

7.765

16.664

1.470

ERIZAINTZA

13.942

12.364

1.578

7.665

6.277

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

13.692

12.641

1.051

10.256

3.436

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

13.053

10.875

2.178

12.618

435

ZERBITZUETAKO LANGILEA

8.392

5.143

3.249

8.142

250

 

Era berean, mila eskabide baino gehiago izan dituzte honako kategoria hauek: laborategiko teknikaria, 2.268; fisioterapeuta, 1898; erradiodiagnostikoko teknikaria, 1.542; eta gizarte-langilea, 1.399.

Bestalde, familia-medikuak 1.500 eskabide izan ditu, pediatriako medikuak, 179, obstetriziako eta ginekologiako medikuak, 159, kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako medikuak, 136, eta oftalmologiako medikuak, 103.

2016-2017ko LEP Osakidetzak sekula eginiko handiena da, eskainitako plaza-kopuruari dagokionez; 3.335 plaza eskaini ditu, eta ia lanbide-kategoria eta espezialitate mediko gehienak. Horren bidez, azken urteotan metatutako plaza hutsak beteko dira eta plantillaren % 95 egonkortuko da. Hala esan du Jon Darpón Osasun sailburuak.

Osasun sailburuaren hitzen arabera, LEP berria funtsezkoa da plantilla gazteagoa izateko, eta Osakidetzan kalitateko enpleguaren hobekuntza ekarriko du. Era berean esan du lege-oinarriak jarri direla une oro hautaketa-prozesu irekia eta gardena bermatzeko, non oposiziogile guztiek lan-eskaintza publikoaren garapena fase guztietan ezagutu ahalko baitute.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko maiatzak 19

    No nos olvidemos del Fraude de Ley en la contratación, estamos viendo como van a despedir a much@s trabajador@s y van a contratar a nuev@s. Estas oposiciones masivas son un engaño.

    https://www.facebook.com/groups/PIEuskadi/

  • 2018.eko apirilak 11

    Lo de las OPEs es una verguenza en general.
    En primer lugar no es lógico que en el momento en el que te apuntas no es sepa la fecha de celebración ya que hay gente que paga sin saber si podrá. Por temas de trabajo te dan permiso pero hay gente que puede tener algún viaje (lapidémosle por tener vida) o incluso que su hijo vaya a nacer en unas fechas.
    Luego por otra parte que que se indiquen unas fechas y otras no es bastante frustrante para los que no tenemos fecha y al menos podrían decirnos en todas las categorías cuanta gente está apuntada...

  • 2018.eko apirilak 10

    esto es un cachondeo, todavía sin inscribirnos en las listas de contratación pero a que estáis esperando para abrir el plazo,se dijo que en abril Tengo el examen en mayo dentro de 1 mes a que esperáis. LISTAS YA.

  • 2018.eko apirilak 10

    Totalmente de acuerdo con Jon, que aun no se han abierto las listas de contratación de la última OPE y estamos en abril de 2018. Como ya dije anteriormente, las listas que mas duran en Osakidetza son las listas convocadas por el PNV y bajo su mandato. En mi opinión seguimos aún con las listas viejas ya que éstas fueron convocadas por el PSOE durante su mandato. Animo

  • Jon
    2018.eko apirilak 10

    Podeis publicar tambien la fecha de inscripcion en las listas de contratacion de la ope derivada del 14; dijisteis que en abril tras la semana santa pero aqui no hay nada; a este paso nos apuntamos el dia del examen...