Eu

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 807.500 inbertituko ditu euskara ingurune digitalean sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko (Gobernu Bilera 2018-04-10)

2018.eko apirilak 10

Diru-laguntza lerro honek bi modalitate ezartzen ditu eta iaz 67 egitasmo diruz lagundu ziren

Gobernu Batzordeak 807.500 euroko kontu-saila onartu du, bere gaurko saioan, euskara ingurune digitalean sustatu, garatu eta normalizatzeko. Aurrekontu honen bitartez diru-laguntza deialdi bat jarriko da abian eta ingurune digitalerako euskarazko egitasmo berriak zein aurretik martxan dauden proiektuak diruz lagunduko dira. Iazko deialdiaren bidez 67 egitasmo diruz lagundu ziren.

Deialdiaren diru gehiena egitasmo berriak bultzatzera bideratuko da, 593.500 euro, hain zuzen. Horrela, deialdiaren lehen modalitatearen bidez, Interneterako euskarazko webgune edo beste formatu berritzaile batzuk (webserie, webirrati,  podcast…) diruz lagunduko dira, baita mugikorrerako euskarazko aplikazioak ere.

Bigarren modalitatearen bidez, 214.000 euro bideratuko dira ingurune digitalean lehendik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzera, “edukiak zein funtzionalitate berriak gehituz”. Aurtengo deialdiak iaz abian jarritako bideari ekingo dio. Izan ere, aurreko deialdietako lau multzoak (webgune berriak sortzea, lehendik abian zeuden webguneak egokitzea, software berria sortzea eta lehendik sortutako softwarea egokitzea) desagertu ziren iaz, eta aurtengo bi multzo berri horiek bilakatu ziren.

2017. urteko deialdiaren bidez 67 egitasmo diruz lagundu dira, eta horren eragina egitasmo berrietan antzeman da bereziki, formatu berriei ere lekua eginez (webserieak edota chatbot-ak). Horrez gain, lehendik ziren webguneak edo atalak eguneratu dira, eta euskarazko eduki berriak ere sortu dira. Azkenik, nabarmendu behar da 2017ko diru-laguntzen bidez Internet bidezko aplikazioak ere ugaritu zirela.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2018.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    800.000 euros en ayudas para incentivar la presencia del euskera en las TICs: https://t.co/Dmr8hTqUP4

Komunikabideek behera kargatzeko