Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria erakunde eta enpresen ordezkaritza baten buru izango da gaur Arabiar Emirerri batuetarako eta Qatar erako bidaian

2011.eko urtarrilak 15

Patxi Lópezek Euskadik energia eta teknologiaren arloan duen indarra azalduko du Etorkizuneko Energien Mundu Biltzarrean, Abu Dhabin

Patxi López lehendakaria euskal erakunde eta enpresen ordezkaritza baten buru izango da, ordezkaritza horrek Arabiar Emirerri Batuetara eta Qatar-era egingo du bidaia gaur, ekonomia eta enpresa alorrean bilera garrantzitsuak izateko eta herrialde horietako gobernuen arduradunekindu goi bilera burutzeko asmoz.

Lehendakariarekin batera, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta sail horretako zenbait sailburuordek, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta euskal mertaritza ganberen eta zenbait klusterren ordezkarik ere egingo dute bidaia. Ordezkaritza osatzeko, 80 euskal enpresen zuzendaritza talde bat ere joango da, programatutako zenbait bilera eta bisitetan laguntzeko Jaurlaritzako kideei.

Bidai ofiziala ostegunera arte, urtarrilaren 20ra arte, luzatuko da eta Arabiar Emirerri Batuekiko eta Qatar-ekiko harramanak estutzea du xede, merkatu hori handia eta garrantzitsua ez ezik, hazteko aukera handikoa ere bada.

Lehendakariak Euskadik ekonomia, kultura, energia, teknologia, ingurumen eta turismo alorrean duen indarraren berri emango du eta euskal enpresen gaitasunak azalduko ditu. Hori guztia, euskal enpresei merkatu berriak ireki eta negozio aukerez baliatzeko, izan ere, eskualde horren inbertsio ahalmenak eta kokapen geoestrategikoak negozio aukera bikainak eskaintzen baitu.

Beste zenbait ekitaldi eta bileren artean, lehendakaria urtarrilaren 17an, astelenarekin, Etorkizuneko Energien Mundu Biltzarra irekitzeko ekitaldian izango da Abu Dhabin, eta Ministro Taldean hitz egingo du. Hor, mundu guztiko buruzagi eta adituen aurrean, Euskadik energiaren eta teknologia berrien alorrean duen indarra erakutsiko du eta Eusko Jaurlaritzak ekonomia eta garapen iraunkorraren alde duen konpromisoa, klima aldaketaren aurka borrokatzeko apustua eta energia berriztagarrientzako babesa azalduko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak