Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria “Vidas cruzadas: Prieto y Aguirre. Los padres fundadores de Euskadi” liburuaren aurkezpenean egon da

2018.eko apirilak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

“Vidas Cruzadas: Prieto y Aguirre. Los padres fundadores de Euskadi” liburuaren aurkezpenean parte hartu du Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur arratsaldean Bilboko Artxibo Historikoan. Bertan nabarmendu duenez, argitalpenak hiru ideia nagusi ditu oinarritzat, lankidetza, konpromisoa eta Europa, alegia. Hala, azpimarratu duenez, kontzeptu horiek “elkartu zituzten bi familia politiko desberdinetako bi aitzindari, elkarrizketarako, solaskide positibo izateko eta batera lan egiteko gaitasuna erakutsi zutenak guztion onurarako”.

Hala, Urkulluk azpimarratu du bai Indalecio Prietok eta baita Juan Antonio Agirrek ere babestu zutela Bigarren Errepublika eta akordio baten aitzindari izan zirela, 1936ko Autonomia Estatutua onestea ahalbidetu zuena, baita aurreneko Eusko Jaurlaritza abian jartzea ere. Era berean, Lehendakariak adierazi duenez, bi mandatariek “lortu zuten konpromiso handi bat balio jakin batzuekin eta pertsonekin, kohesioarekin eta justizia sozialarekin”. Nabarmendutako hirugarren ideiari dagokionez, Urkulluk gogora ekarri du Prietok eta Agirrek Europako Mugimenduan parte hartu zutela, oraingo Europar Batasunaren sustraietan, alegia.

Ekitaldian ere izan dira Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Juan de Los Toyos Fundazioko lehendakari Raúl Arza, eta Indalecio Prieto Fundazioko lehendakari Alonso Puerta. Bestalde, gaur arratsaldeko elkarraldian, liburuaren egile José Luis de la Granjak eta Luis Sala Gonzálezek parte hartu dute. Egin duten lana eskertu nahi izan die Lehendakariak, “gure historia politikoa ezagutzen lagunduko duena, Euskadirentzako etorkizun hobeago bat eraikitzeko funtsezko osagaia”, esanez amaitu du. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak