Berriak Lehendakaritza
Eu

2018rako Kudeaketa-plana onetsi du Gogorako Zuzendaritza-Kontseiluak

2018.eko apirilak 10

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da buru Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritza Kontseiluak gaur arratsaldean izan duen bileran. Bileran, urte honetarako Kudeaketa Plana onetsi du Zuzendaritza Kontseiluak, joan den urtetik burutzen ari diren ekintzei jarraitasuna emateko: zeharkako proiektuak, duela gutxiko memoriari eta memoria historikoari buruzkoak.

Lehendakariarekin batera izan dira bileranBizikidetzaren, Giza Eskubideen eta Lankidetzaren Zuzendari Nagusi Jonan Fernández eta Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarro. Eusko Jaurlaritzaz gainera, GOGORAko Zuzendaritza Kontseiluan ordezkatuta daude Legebiltzarreko talde guztiak, hiru foru aldundiak, EUDEL eta euskal Ganberak izendatutako hiru pertsona gailen, gaian adituak.

2018ko Kudeaketa Plana, gaur onetsia, 2017-2020Jardute Planetik eratorria da. Memoriaren konfigurazioan herritarren parte-hartzea bideratzeak, pluralismoa adierazteak eta lehenaldiari buruzko hausnarketa kritikoa egiteak jarraitzen dute izaten aurten garatzea aurreikusita dauden ekimen eta proiektu guztien zeharkako helburuak. Dokumentuak 2017-2020 Jardute Planean dagoeneko jasotako proiektuen antolaketa berari jarraitzen dio: I. ardatza:zeharkako proiektuak; II. ardatza: Memoria Historikoari buruzko proiektuak; eta III. ardatza:Duela gutxiko Memoriari buruzko proiektuak.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Dirección de #Gogora aprueba el Plan de Gestión para 2018 ➡︎ https://t.co/9sOjsN45Ld https://t.co/NpylgvxKvf

Ekitaldiko kargudunak