Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Flandriako ministro presidenteak lankidetzan jardungo dute etorkizuneko Europan eskualdeen eginkizuna sendotzeko

2018.eko apirilak 10
  • Geert Bourgeois da Flandriako Gobernuak Euskadira eginiko erakunde-bisita bateko buru

Iñigo Urkullu Lehendakaria gaur eguerdian Geert Bourgeois Flandriako ministro-presidentearekin batu da. Geert Bourgeois Euskadin dago, bere gobernuaren ordezkaritzan, Euskadik eta Flandriak tradizioan izandako harremanak sendotzeko. Ajuria Enea Jauregian dagozkien ordezkaritzekin izandako topaketaren ondoren, Iñigo Urkulluk eta Geert Bourgeoisek komunikabideen aurrean hitz egin dute eta, bertan, eskualdeen eginkizun aktiboagoa defendatu dute Europako politikan. 

Lehendakariak adierazi bezala, Euskadik eta Flandriak estatu federatuen eta erabakiak hartzeko Europako prozesuan legegintzako eskumenak dituzten eskualdeen inplikazio gehiago defendatzen dute, bai eta Justizia Auzitegira zuzenean jotzeko bidea ere, “interes partikularra, berezia eta zuzena” izatea derrigorrezkoa izan gabe. 

Bi gobernuek Europaren etorkizunari buruz duten ikuspegia partekatzeaz gainera, topaketan Euskadik eta Flandriak lankidetzan diharduten gaiak gogora ekarri dira, besteak beste: berrikuntza, lanbide-heziketa eta lan-merkatua, ingurumena, osasuna edo kultura. Horiek bi presidenteek Bruselan 2015ean sinatu zuten Asmoen Adierazpenean jaso dira. Dokumentuan, gainera, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan esperientziak elkarrekin trukatzearen alde egiten da.  Mahai gainean, halaber, beste gai batzuk ere izan dira, besteak beste, “Vanguard Ekimena”ren garapena, zeinak industria-politikan eta espezializazio adimendunean buru diren 30 eskualde batzen baititu; bertan parte hartzen dute Euskadik eta Flandriak. 

Ajuria Eneako bilera ordubetekoa izan da, eta, bertan, presidenteekin batera, Euskadiko eta Flandriako ordezkaritzek ere parte hartu dute, alegia, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariak eta May Persoons ministro-presidentearen aholkulariak, Freddy Evens Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Flandriako Gobernuak Madrilen duen André Hebbelinck ordezkariak.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    #ICCs #FP #VocEducation @Creadis3Europe en el seguimiento acuerdo #euskadibasquecountry #flanders https://t.co/nfAXv6lrLE

Ekitaldiko kargudunak