Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ezker abertzaleari ETAren biolentziarekin apurtzeko, ahalik eta lasterren, eta sistema demokratikoan parte hartzeko eskatu dio

2011.eko urtarrilak 14

Lópezek Lehendakaritzan bildu ditu  bere gobernuko salburu eta goi kargudunak, urte honetan, Gobernuak dituen xedeen oinarrizko kriterioak azpimarratzeko

Lehendakariak helburu politikoak betetzen ari direla azpimarratu du, hauxek dira: terrorismoaren kontra ahalegin finkoak, bizitza politikoa eta soziala normalizatzea, pairatzen ari garen krisiari aurre egitea eta prestazio publikoak hobetzea. Bere hitzaldian Patxi Lopezek euskal gizarteari terrorismoaren kontra egin duen eustarri garrantzitsua eskertu dio.

Lehendakariak ETA bere amaiera nahitaezkoa den barnetratzen hasi dela jakinarazi du, nahiz eta behin-betiko bukaeraren berria oraindik  ez eman. Lehendakariaren arabera, ETA desagertu egingo delako itxaropena mantendu behar da, baina prudentziaz eta alderdi politiko ezberdinen batasunaz.

ETA-ri Lehendakariak biolentziaren bidez ez duela ezer lortuko, eta ezker abertzaleari, Lópezek, biolentzia terroristarekin apurtzeko eta sistema demokratikoan sartzeko eskatu dio, sistema eta erakunde demokratikoak onartzea "gure arteko harremanark arautzeko" bakoitzaren identitatea onartu, eta guztiena bermatu inor aldatzera derrigortu gabe. Halan bada, ETAren amaiera lortuko da, honek esan nahi du guztiok askatasun gehiago izango dugula.

Lehendakariak, alderdi polikoeei eta instituzioei deialdia egiteko aprobetxatu du, gizarte politikak erreforma aurrera eramateko, etorkizunerako begiratuz eta ongizate-estatua denfendituz. Beste proposamenak, alderdi politokeengan zuzendua ere, erreforma fiskal egitekoan datza.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari