Berriak Lehendakaritza
Eu

Flandriako Gobernuburua Euskadira egingo duen bisitaldi instituzionalaren buru izango da

2018.eko apirilak 07

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Geert Bourgeois gobernuburua asteartean, hilaren 10ean, elkartuko dira Ajuria Enean lankidetza-bide berriak arakatzeko

Flandriako Gobernuaren ordezkaritza, Geert Bourgeois gobernuburua buru duela, Euskadira etorriko da datorren astean bisitaldi instituzionala egitera, Euskadik eta Flandriak tradizionalki izan ohi dituzten harremanak estutu eta indartzeko.

Geert Bourgeois Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartuko da datorren asteartean, hilaren 10ean, Ajuria Enea Jauregian. Ondoren, baterako agerraldia egingo dute komunikabideen aurrean.

Bilera horretan, Euskadiko eta Flandriako gobernuen artean hitzartutako Asmoen Adierazpenaren jarraipena aztertuko dute. Izan ere, bi agintariek Bruselan —Flandriako erakundeen egoitza— 2015eko ekainean egin zuten bileran sinatu zuten adierazpena. Adierazpenaren xedea zen berrikuntza, lanbide-heziketa eta lan-merkatua, ingurumena, osasuna edo kultura bezalako gaietan lankidetza-modu berriak arakatzea eta bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen alorrean esperientziak trukatzea.

Bileran, Iñigo Urkullu eta Geert Bourgeois hurrenez hurrengo ordezkaritzekin egongo dira. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, han izango dira Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Europako Gaietarako zuzendari Mikel Anton. Flandriako ordezkaritzak, bestalde, kide hauek izango ditu: May Persoons, gobernuburuaren aholkularia; Freddy Evens, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; eta André Hebbelinck, Flandriaren Madrilgo ordezkaria. Astearte eta asteazken bitartean izango den visita ofizialean, Flandriako ordezkariek Parke teknologikoa ezagutzeko aukera izango dute.

Flandria, alianza estrategikoa

Flandria Euskadiren Aliantza Estrategikoen Sarean dago, hainbat esparrutan lidergoko postuetan dauden beste 6 eskualderekin batera: Quebec, Akitania, Bavaria, Queretaro, Jiangsu eta Cundinamarca.

Belgikako Federazioan duen pisua nabarmen hazi da azkenaldi honetan eta bere ekonomiak industria-tradizio handia eta berrikuntzaren abangoardian egotea ditu bereizgarri. Gainera, Flandria kanpo-ekintza zabala hedatzen ari da, nazioarteko harremanak garatzeko dituen eskumenetan oinarrituta, eskumen horiek nazioarteko tratatuak izenpetzeko aukera ere ematen baitiote.

 Europari dagokionez, subsidiariotasun-printzipioetan oinarrituta eraiki eta kultura-aniztasuna errespetatzen duen Europar Batasunaren alde egiten du, eta Eusko Jaurlaritzak, jakina, bat egiten du printzipio horiekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak