Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Azkenean, aurreko urtean baino % 48,5 langile gutxiago izan dira enplegua erregulatzeko espediente baten eraginpean 2010ean

2011.eko urtarrilak 13

 

Aurreko urtean enplegua erregulatzeko espediente batek eraginpean harturiko langileen % 48,5 gutxiagoarekin itxi da 2010. urtea. Horrela, 2009an enplegua erregulatzeko espediente batek eraginpean harturiko langileak 68.772 izan ziren, eta 2010. urtean, aldiz, 35.426.

2010eko abenduan, enplegua erregulatzeko 249 espediente baimendu zituen Euskal Administrazio Publikoak, hau da, 2009ko abenduan baino % 20 gutxiago. Baimenduriko 249 espedienteetatik, 220 eteteko espedienteak izan dira, 21 lanaldia murrizteko eta 8 azkentzeko.

Baimenduriko espedienteetatik 62 baino ez dira izan lehen espedienteak, eta gainerako guztiak aurreko baten jarraipena izan dira. Hau da, berritze bat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko