Berriak Hezkuntza
Eu

Unibertsitatez kanpoko bekak: 126.747 ikasle bekadun

2018.eko apirilak 05
  • Ohiko epean aurkezturiko beka eskaerak aztertu ondoren, Hezkuntza Sailak aldeko ebazpena egin du 188.583 bekatan
  • 126.747 ikaslek eskuratu dute eskaintzen diren beketakoren bat
  • 2017-2018 ikasturtean, 54 milioitik gorako inbertsioa aurreikusten da unibertsitatez kanpoko bekatan

Hezkuntza Sailak amaitu ditu 2017-2018 ikasturtean unibertsitatez besteko beketarako izan diren eskaerak aztertzeko lanak.

Oraindik aurkez litezkeen helegiteak aintzat hartu gabe (aurrerago ebatziko baitira horiek), 126.747 ikaslek jaso dute diru-laguntzaren bat, beka deialdia osatzen duten kontzeptuetakoren batean. Orotara, emandako laguntza kopurua 188.583koa izan da (izan ere, ikasle bakoitzak laguntza bat baino gehiago jaso baitezake). Beketan emandako diru kopurua berriz, 52,8 milioi eurokoa da, baina aurreikusten denez, kopuru hori hazi egingo da azterturiko helegiteak ebatzi ondoren, eta ikasturte honetan zehar sartu diren ikasle berriak tarteko.

Eskaerarik gehien izan duten beken artean, aipatzekoak dira:

  • Jantokiko bekak: 58.339 beka eman dira, orotara 36,7 milioi euroko diru-kopuruz
  • Ikasmaterialetarako bekak: 124.016 beka, orotara 13,3 milioi euroko kopuruz
  • Bidaiak ordaintzeko bekak: 3.292 beka, 1,2 milioi euroko diru-kopuruz
  • Irakaskuntza bekak: 2.450 beka, milioi bat euroko kopuruz

Beken ordainketak aurreratzea

Hezkuntza Sailak, unibertsitatez kanpoko bekak ebatzi eta ordaintzeko prozedura bizkortzen jarraitzen du. Horrela, nabarmentzekoa da familiei bekak ordaintzeko denboran gertatu den bilakaera.

Joan zen 2016-2017 ikasturtean, familien %22,7-k jaso zuten beka 2016 urtea amaitu baino lehen. Ikasturte honetan aldiz, familien ia %80k jaso dute bekaren edo beken ebazpenaren berri 2017 urtea bukatu aurretik, eta handik egun gutxira ordaindu zaie zegokien diru-kopurua.

Era berean, eta izapide administratiboak arintze aldera, joan zen ikasturtean beka eskatu zuten familiek aurten eskaera-orria betea jaso dute etxean. Aurrerapen honi, egin diren hobekuntzak ere gehitu behar zaizkio, ikastetxeei beka-eskaerak tramitatzerakoan lan administratiboa arintzea ekarri dieten hobekuntzak. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @c_uriartetoledo
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    2017-2018 ikasturteko unibertsitatez kanpoko bekak ebatzi ditugu. Guztira 188.583 beka, 126.747 ikaslerentzat. https://t.co/UjBi0MoQ1t

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak