Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Siemens AG etxeko presidente eta kontseilari delegatuarekin bildu datuko du.

2018-04-04

Multinazional alemaniarreko ordezkari nagusi Joe Kaeser-ek SIEMENS etxeak Euskadin jarraitzeko eta eskualdeko industriaren balio-kateak garatzeko konpromisoa adierazi dio Lehendakariari.  Era berean, Siemens etxeak adierazi du Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE) babesten jarraituko duela epe luzeko akziodun aktibo gisa. Konpainiak jakin badaki SGRE oso garrantzitsua dela Euskadiko ekonomiarentzat.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Siemens AG etxeko presidente eta kontseilari delegatu Joe Kaeser-ek lan-bilera egin dute Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan.

Bilera horretan, Alemaniako multinazionaleko ordezkari nagusiak Lehendakariari jakinarazi dio Zamudion, Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE) bidez, eta Zumaian, Siemens Engine Busines (SEB) bidez garatzen ari diren proiektuak Euskadin mantentzeko konpromisoa dutela. 

Bileran ere egon dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Siemens etxeko Espainiako presidente Rosa Garcia. Bertan, energia berriztagarritara eta sorkuntza elektrikoko motorretara bideratutako bi proiektuen etorkizuneko aukerak analizatu dituzte. Halaber, zibersegurtasunaren, industria 4.0-ren eta mugikortasun adimendunaren arloetan, besteak beste, elkarrekin lanean diharduten esparru batzuk ere analizatu dituzte.

Siemens etxeko gaur egungo mundu-mailako presidenteak Euskadira egiten duen lehen bisita da. Eusko Jaurlaritzari garrantzitsua iruditu zaio, are gehiago etorkizunari begira eta euskal industriaren aldeko apustu gisa planteatutako bisita delako.

Bi aldeek elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa —bakoitzak berari dagozkion eskuduntzak gauzatuz— berretsi dute, euskal ETEen lehiakortasuna hobetzen eta balio-kateak garatzen lagunduko duten ekimenetan.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Siemens etxeak elkarrekin dihardute ETEen eraldaketa digitala eta berrikuntza lagunduko duten jarduketak diseinatzen eta, ondoren, hedatzen; era horretan, lehiakortasuna hobetzeko, eta jarduera eta enplegu gehiago sortzeko.

Iruzkin bat
  • @gananzia
    2018-04-05

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari recibe al Presidente y Consejero Delegado de Siemens AG https://t.co/RMtwrYMTyK https://t.co/qdklDRHi8J

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)