Berriak Segurtasuna
Eu

Aste Santuko operazioa hildakorik gabe amaitu da Euskadin seigarren urtez jarraian

2018.eko apirilak 03

Ohiko puntuetan auto-ilara gutxiago sortu dira

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak abian jarritako Aste Santuko operazioan ez da hildakorik eragin duen istripurik gertatu, eta, gainera, auto pilaketa gutxiago sortu dira ohiko puntuetan eta aurreikusitakoak baino joan-etorri gutxiago egin dira. Guztira 60 trafiko-istripu izan dira (horietako 24tan izan dira zaurituak).

Heriotzen eta istripuen kopuruak beherantz jarraitzen du Aste Santuan, aurreko urteetako joerari jarraituz. 2012an, esate baterako, bi pertsona hil ziren istripuz (Araban) eta 123 istripu izan ziren guztira; azken sei urteotan (2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018) ez da hildakorik izan. Aurten, martxoaren 28tik apirilaren 2ra, astelehenera, iaz baino 28 istripu gutxiago izan dira.

Orokorrean trafiko gutxiago egon da puntu guztietan Aste Santuko operazioaren lehenengo egunetan. Auto-ilarak ere aurreko urteetakoak baino laburragoak izan dira, bai auto-kopuruari dagokionez bai geldi egon behar izan den denborari dagokionez.

“Jaiegun hauetan ez da hildakorik izan gure errepideetan, eta finkatu egin da, beraz, heriotzen beheranzko joera Aste Santuan ere”esan du Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak– Gainera, iaz baino 28 istripu gutxiago izan dira, guztira 60, 2012an gertatutakoen erdia. Zuhurtziarako eta erantzukizunerako deiak ari dira fruituak ematen. Datuak behin-behinekoak dira oraindik, baina badirudi oporretako lehenengo egunetan iaz baino trafiko gutxiago egon dela”.

Trafiko Zuzendaritzak joan den asteazkenean jarri zuen abian operatibo berezia, eta bertan berrehun ertzainek parte hartu dute. Bestalde, hedabideen eta gizarte-sareen bidez hedatu da Elige conducir / Gidatu, besterik ez leloa izan duen kontzientziazio-kanpaina.

Auto pilaketa gutxiago Aste Santuaren hasieran, eta itzulera mailakatua

Auto-ilararik luzeenak asteazkenean, martxoaren 28an, sortu ziren AP-8an, mugan, Frantziarako noranzkoan, 14:20tik 20:50era bitartean, eta 8 kilometrora iritsi ziren 18:25 aldera. Puntu horretan bertan, ostegunean, martxoaren 29an, goizez, 8 kilometroko auto-ilarak sortu ziren 12:20 aldera, eta 15:30erako normalizatu zen trafikoa. 2017an, esate baterako, 11 kilometroko auto-ilarak sortu ziren eta trafikoa ez zen normalizatu 16:20 arte.

Bilbotik Kantabriako mugarako bidean asteazken arratsaldean sortu ziren auto-ilarak, eta 9 kilometrora iritsi ziren 19:05ean, eta berriz sortu ziren ostegun goizean 09:45etik 14:20 bitartean. Hala ere, 2017koak baino laburragoak izan dira, iaz 15 kilometrora iritsi baitziren.

Armiñongo lotunean hiru autoren arteko istripu bat gertatu zen asteazken arratsaldean, 16:58an, eta horren eraginez auto-ilarak sortu ziren ordu eta erdian. 19:45ean, berriz, kamioi baten matxuraren ondorioz itxita geratu zen eskuineko erreiaren zati bat eta hainbat ordutan auto-ilarak sortu ziren A-1ean, eta N-622an ere izan zuten eragina. 

Aste Santuko itzulerari dagokionez, oso mailakatua izan da, ez da gorabeherarik izan eta ez da auto-ilara handirik sortu Euskadiko errepideetan.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GPdMG
    2018.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La operación de #SemanaSanta finaliza en #Euskadi sin víctimas mortales por sexto año consecutivo ➡ https://t.co/Cexi6GlsgP htt…

  • @GlaciarBlue
    2018.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #AsteSantua'ko operazioa hildakorik gabe amaitu da Euskadin seigarren urtez jarraian ➡ https://t.co/jLDlXeniNx https://t.co/Tuw

  • @GlaciarBlue
    2018.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La operación de #SemanaSanta finaliza en #Euskadi sin víctimas mortales por sexto año consecutivo ➡ https://t.co/Cexi6GlsgP htt…

  • @lextresabogados
    2018.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT Irekia: La operación de #SemanaSanta finaliza en #Euskadi sin víctimas mortales por sexto año consecutivo ➡ https://t.co/sJXb59gdye htt…

  • @Gob_eus
    2018.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La operación de #SemanaSanta finaliza en #Euskadi sin víctimas mortales por sexto año consecutivo ➡ https://t.co/Cexi6GlsgP htt…

  • @Gob_eus
    2018.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #AsteSantua'ko operazioa hildakorik gabe amaitu da Euskadin seigarren urtez jarraian ➡ https://t.co/jLDlXeniNx https://t.co/Tuw

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak