Berriak Osasuna
Eu

Biztanleriaren zahartzeari adi, Euskadin kalitatezko arreta soziosanitarioa bermatzea lehentasun estrategikotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak

2018.eko apirilak 11
  • Horixe jaso da Eusko Legebiltzarrean gaur aurkeztu den eta beharrizan soziosanitario nabarmenak dituzten pertsonekin euskal erakundeek egiten duten lana azpimarratzen duen 2017-2020 aldirako Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoen dokumentuan

 

VG 2018 04 18

Zahartzea, kronikotasuna eta mendekotasuna gero eta nabarmenagoak dituen testuinguru demografikoan behar bezalako arreta soziosanitarioari eutsiko zaiola bermatzea da Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Gizarte Gaietako batzordeen bilera bateratuan gaur aurkeztu den 2017-2020 aldirako Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak dokumentuan jasotako neurrien helburu nagusia.

Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak eta Programa Sanitario eta Herritarrekiko Harremanetarako aholkulari Guillermo Viñegrak zehaztu dute kalitatezko arreta soziosanitarioaren alde euskal erakundeek hartutako konpromiso irmoa jasotzen duen testuaren edukia.

Bi arduradunek gogoratu dute euskal erakundeak bi hamarkada luzetan arlo honetan egiten ari diren ahalegina, eta adierazi dute eskumenekin eta zerbitzuen diseinuarekin lotutako oztopoak gaindituta esparru eraginkorragoa, koordinatuagoa eta iraunkorragoa eraiki dela. Esan dute orain estrategia hori pertsonengana eta, bereziki, beharrizan soziosanitario nabarmenak dituztelako xede-taldetzat hartzen diren kolektiboengana hurbildu behar dela, eta halakoak dira ezintasunen bat duten pertsonak edo mendekotasun-egoeran daudenak, nahasmendu mental larriak dituztenak, baztertuta eta babesik gabe dauden pertsonak, beharrizan bereziak dauzkaten neska-mutilak eta beharrizan soziosanitarioak dituzten (gaixotasun arraroak dituztelako, bizitzaren amaieran daudelako, eta abar) kolektiboak.

Gaur aurkeztu den dokumentuak 17 proiektu estrategiko jasotzen ditu orotara, eta sei lehentasun betetzera bideratuko dira.

 

Koordinazioa

Ibilbide-orria zehazten da koordinazio soziosanitarioan, koordinazio-sistemaren eta arreta soziosanitarioaren mailen artean ibilbideak eta harreman funtzionalak eta egiturazkoak ezartzeko: dela Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak ordezkatzen duen zuzendaritza- eta exekuzio-egitura, dela arreta zehatzaren maila, gizarte- eta osasun-arloko lehen mailako arretako profesionalek ordezkatzen dutena.

Maila horiek egituratzea eta, horretarako, segurtasun juridikoa ematea eta ahalduntzea da lehentasun horren helburu teorikoa. Praktikan, hiru proiektu estrategiko dira: -Esku-hartze eta exekuzio maila guztietan gobernamendu soziosanitario praktikoko eredua zehaztea; arreta-eremu bakoitzean erreferente diren profesionalen mapa bat izango du. -Eredu horri nortasun juridikoa ematea eta, horretarako, Euskadin arreta soziosanitarioa garatzeko Dekretua onestea.  -Euskadiko Batzorde Etikoen koordinatzaile izango den Batzorde soziosanitarioa juridikoki formalizatzea.

 

Baliabideen egituraketa soziosanitarioa

Helburua berez soziosanitarioak diren baliabideei espazioa ematea da; horretarako, bi proiektu nagusi planteatzen dira:  -baliabide eta esku-hartze soziosanitarioen katalogoa berriro zehaztea eta onestea; eta -baliabide soziosanitarioetarako finantzaketa-esparru egonkorraren inguruan adostasuna lortzea eta zehaztea.

 

Arretaren egituraketa soziosanitarioa

Helburua behar soziosanitario gehien dituzten kolektiboetara hurbiltzea da: buruko nahasmendu larriak dituzten pertsonak, babesgabetasun-egoeran dauden pertsonak, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak, desgaitasunen bat duten pertsonak, bizitzaren amaieran dauden pertsonak, behar bereziak dituzten umeak edo gaixotasun arraroak dituzten pertsonak. Baina, halaber, helburua, aldi berean, profesionaletara hurbiltzea ere bada, beren arteko komunikaziora, beren topaketetara eta espazio soziosanitarioak behar dituzten tresnetara.

Hirugarren lehentasun horretan, 8 proiektu estrategiko jaso dira.Horietako batzuk hasita daude, dagoeneko, eta beste batzuk berriak dira:  -protokolo soziosanitarioen gida eguneratzea -Osabide hedatzea egoitzetan -InterRAI-CA balorazio soziosanitarioak egiteko tresna hedatzea -batzorde soziosanitarioak garatzeko eskuliburua prestatzea -baterako lan soziosanitarioaren denbora pilotua garatzea -Historia Soziosanitarioa garatzea eta ezartzea -jomuga den kolektibo bakoitzerako asistentzia soziosanitario zehatzen ibilbideak diseinatzea -aurrez aurrekoak ez diren asistentzia-ibilbideak 

 

Prebentzio eta herritarren parte-hartzea

Lehentasun estrategiko horrek prebentzio soziosanitarioa izaera anitzeko eta osagarriko esku-hartzetik ulertzen du–ekonomiko-finantzarioak, familiarrak, aisiakoak, komunitarioak, etxebizitzakoak, osasunekoak, besteak beste–, populazio-ikuspegia egokitzapen indibidualekin bateratuz, arrisku-profil bakoitzaren arabera. Prebentzio-jarduketa indibidual horiek –gizarte- eta osasun-sistemak eta pertsonak berak kudeatuak– erabakigarriak izango dira, arreta soziosanitarioko eskariak saihesteko edo atzeratzeko.

 

Ebaluazioa

Arreta soziosanitarioaren errealitatea gaur egun gutxi gorabeherakoa da eta lekukotzen behaketan eta bilketan oinarritzen da. Helburua izango litzateke errealitate horren ezagutza finkatzea, hurbilketa kuantitatiboaren eta kualitatiboaren bidez, arretaren ezaugarriak eta erantzun beharreko beharrak modu objektiboan hartu ahal izateko adierazleetan oinarrituta.

Horretarako, funtsezko lehentasun gisa planteatzen da erakundeen arteko ezagutza- eta lankidetza-esparrua garatzea eta profesionalek eta herritarrek parte hartzea, garatzen diren ekintzen jarraipen- eta emaitza-adierazleen aginte-taula baten bidez, eta baliabide soziosanitarioen erabiltzaileei eta arreta hori posible egiten duten profesionalei beren gogobetetzea neurtzeko inkesta egitea.

 

Berrikuntza soziosanitarioa.

Helburua eremu soziosanitarioan berrikuntza-espazioa sustatzea da eta, horren bidez, ezagutzaren sorrera eragitea, asistentzia-maila eta eremu guztietara zabaldu ahal izateko, profesional zein herritarren eremuetara. Hori guztia, arreta soziosanitarioak planteatzen dituen erronkei erantzun berritzaileak emateko.

 

 

Dokumentu osoa: klikatu hemen

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    ✳️ El Gobierno Vasco prioriza la #AtenciónSociosanitaria de calidad a colectivos diana 🔗 https://t.co/gcpsxNfkQo 🔗 https://t.co/Pxmx0c34Zz

  • @Gob_eus
    2018.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco priorizará la atención sociosanitaria de calidad a colectivos diana ➡ https://t.co/Biwbp8LNsl https://t.co/4s1tasjAgI

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Viñegra