Eu

Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euro inbertituko ditu hiru erakunde mailetako langile publikoen prestakuntzan eta euskalduntzean

2018.eko apirilak 05
  • Onetsi eta argitaratu egin da 2018rako IVAPen Diru-laguntzen Plan Estrategikoa; eremu juridikoan eta zuzenbidearen eremuan ikerketa sustatzeko laguntzak ere aurreikusten ditu
  • Plana herritar ororentzat dago eskuragarri, Euskadi.eus web-orrialdean, Gobernuak ahalik eta gardentasun handienarekin jarduteko duen konpromisoaren zati gisa

 

IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2018rako IVAPen Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onetsi du. Dokumentuak IVAPek datozen hileotan deituko dituen diru-laguntza eta sarien deialdi guztiak jaso ditu, eta helburu du onura publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzea, laguntzak emanez.

Planak 5 laguntza-ildo eta sari bat aurreikusten ditu. IVAPek, horretarako, 2.471.900 euro bideratuko ditu, aurreko urtean baino 75.500 euro gehiago, eta honela banatuko ditu:

Administrazio publikoetako langileen prestakuntza eta euskalduntzea:

  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lanean ari diren pertsonen prestakuntza finantzatzeko laguntzak: 2.200.000€
  • Udal eta mankomunitateetan euskara-ikastaroetan langileak ordezkatzeko diru-laguntzak: 155.000€
  • LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako hirigintzari buruzko ikastarorako laguntzak: 35.900€ (matrikula ordaintzeko laguntzak dira, eta erakunde publikoetan eta/edo enpresetan praktikak egiteko laguntzak)

 Euskadiko eremu juridikoan eta berezian ikerketa sustatzea:

  • Administrazio publikoarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazioaren zientziarekin lotutako gaiei buruzko ikerketa sustatzeko laguntzak: 40.000€
  • Azterlan juridikoak sustatzea eta zuzenbidean euskararen erabilera normalizatzea: 11.000€
  • Jesús María Leizaola” saria, euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo hura aztertzeko eta sakontzeko helburuak dituzten ikerlanetarako: 30.000€

 

DIRU LAGUNTZEN ILDOAK ETA SARIAK

Urtearen arabera

 

DIRU LAGUNTZEN ILDOAK ETA SARIAK

2017

2018

DESBERDINTASUNA

Langile publikoen prestakuntza

2.157.500€

2.200.000€

+42.500€

Hizkuntza-prestakuntzako ikastaroetan dauden langileen ordezkapena

155.000€

155.000€

-

Administrazio publikoarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazioaren zientziarekin lotutako gaiei buruzko ikerketa

24.000€

40.000€

+16.000€

Azterlan juridikoak eta zuzenbidean euskararen erabileraren normalizazioa

11.000€

11.000€

-

LHIEEren hirigintzari buruzko ikastaro (matrikularen ordainketa/ ikasleen praktikak)

34.900€

35.900€

+1.000€

Jesús María Leizaola” saria

14.000€

30.000€

+16.000€

 

GUZTIRA

 

2.396.400€

2.471.900€

+75.500€

2018rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa IVAPen “2017-2020 Plan Estrategikoa”ren barruan dago, eta diru-laguntzari atxikitako jarduketak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa ordainketa aurreratuak egiteko aukera aurreikusten du.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Aprobado y publicado, el Plan Estratégico de Subvenciones del @IVAP_eus para 2018. Echa un ojo aquí: https://t.co/CHEX9JxnQr

  • @IVAP_eus
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Onetsi eta argitaratu egin da 2018rako IVAPen Diru-laguntzen Plan Estrategikoa @IVAP_eus https://t.co/YJsHD3Wy45

  • @IVAP_eus
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Aprobado y publicado, el Plan Estratégico de Subvenciones del @IVAP_eus para 2018. Echa un ojo aquí: https://t.co/CHEX9JxnQr

  • @jerkoreka
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Onetsi eta argitaratu egin da 2018rako IVAPen Diru-laguntzen Plan Estrategikoa @IVAP_eus https://t.co/YJsHD3Wy45

  • @jerkoreka
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Aprobado y publicado, el Plan Estratégico de Subvenciones del @IVAP_eus para 2018. Echa un ojo aquí: https://t.co/CHEX9JxnQr

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak