Berriak Lehendakaritza

Lehendakariaren adierazpenak Espainiako Gobernuak Aurrekontuen Legea errekurritzeko duen asmoaren aurrean

2018-03-28

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazpenak egin ditu Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontuen Legea errekurritzeko duen asmoaren aurrean. Adierazpen hauek Tabakaleran Euskadiko Filmategiaren 40. urteurrena ospatzeko izan den ekitaldiaren ondoren egin ditu.

Lehendakariak ohartarazi nahi izan du jakinarazpena iritsi izanaren inguruan ekintza politikoan "arazoak konpontzen —eta ez sortzen— saiatu beharko genuen” unean. Gainera, bere ustez, neurri horrek ez du zentzurik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuei buruzko Legea dagoeneko onartuta baitago funtzionarioentzako % 1,5eko soldata-igoerarekin; hau da, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak jasotzen duen igoera berarekin. 

Urkulluk Espainiako Gobernuari eskatu dio bete dezala legegintzaldi honen hasieran planteatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko legeen aurka errekurtsoak aurkezteari utz diezaion.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)