Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Gauzatu da Tecnalia Research & Innovation-en bat-egitearen prozesua

2011.eko urtarrilak 16

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak kudeatu du fundazio berria sortzeko prozesuaren alderdi juridikoa

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren mendeko Fundazioen Erregistroak Tecnalia Research & Innovation izeneko fundazio berriaren sorrera ekarri duen bat-egiteko prozesuan sartutako fundazio guztien erregistro-idazpenak deuseztatu zituen 2011ko urtarrilaren 1ean. Horrela, bukaera eman zaio entitate juridiko berriaren bat-egitearen prozesuari (bere patronatua instituzioetako 11 kidek osatzen dute eta horietako sei Eusko Jaurlaritzako ordezkariak dira).

Prozesu hau 2010eko uztailean hasi zen, tartean diren zortzi fundazioek bat egiteko protokoloa sinatu eta Labein fundazioak bere estatutuak aldatu zituenean. Erakunde berrian, Labeinek berak eta Cidemco, European Software Institute, European Virtual Engineering, Fatronik, Inasmet, Leia Centro de Desarrollo Tecnológico, eta Robotiker fundazioek bat egin dute.

Prozesuaren bukaerarekin, aipatutako zortzi fundazioak behin betiko desagertu dira, denen artean bakarra osatzeko. Aurrerantzean fundazio berriak bilduko ditu aurreko fundazioen jarduera-arlo guztiak eta azpiegitura osoa. Tecnalia R&I ikerketa aplikatuko Espainiako lehenengo zentro pribatua da eta Europako bosgarrena, kualifikazio handiko 1.450 langilez osatutako plantilla du, 125 milioi euro inguruko fakturazioa, eta 4.000 enpresatik gorako bezero-zorroa.

Inplikatuen erabaki argi eta sendoari eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren sostengu eta etengabeko presentziari esker egin ahal izan da bat-egitea. Jaurlaritzak kudeatu du prozesuaren alderdi juridiko osoa eta, gauzatu ahal izateko, zortzi fundazioak egunean jarri behar izan dira erregistroan (bat edo bestek 15 urtetik gora eduki ditu inskribatu gabe estatutu- edo patronatu-aldaketak eta abar, eta blokeo-egoera hori konpondu behar izan da). Bat egiteko asmo garbiari erantzun juridikoa emateko prozesu bat ere diseinatu behar izan da, eta prozesu horren emaitza dira bat egiteko protokoloa eta idatzitako hainbat dokumentu. Horiei esker, azkenean bat-egitea egin ahal izan da.

Iruzkin bat
  • @alfrealday
    2011.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    Finaliza el proceso de fusión de Tecnalia Research & Innovation http://bit.ly/hGUSqQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko