Berriak Osasuna
Eu

Euskal Autonomia-Erkidegoan, gripearen jarduera atalase epidemikoaren azpitik dago

2018.eko martxoak 28

Euskal Autonomia Erkidegoan, gripearen eragina atalase epidemikoaren azpitik dago jadanik. Azken astean, aurrekoetan izandako atzerapenaren ildotik, erregistratutako tasa 49,91 kasukoa izan da ehun mila biztanleko. Atalase epidemikoa, berriz, 52,52 kasukoa da ehun mila biztanleko. Gripe-kasu isolaturen bat egon badaiteke ere; zantzu guztien arabera, gripearen jarduera amaitutzat eman da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Denboraldiaren hasieratik, gripearen ondoriozko ospitaleratze-kasuak 2.003 izan dira, eta horietatik 409 (% 20,41) kasuk larritasun-irizpideak betetzen dituzte. Kasu larrion % 83k (343) arrisku-faktoreak eduki arren, % 44 (151)  besterik ez ziren txertatu. Hildakoak 86 izan ziren, eta horietatik % 40  txertatuta gabe zeuden.

Jon Darpónek zuzentzen duen Osasun Sailak berriro azpimarratu du, hain zuzen, txertatzea komeni dela, gripeari aurre egiteko modurik seguru eta eraginkorrena delako, baita gaixotasunak sorraraz ditzakeen arazoak saihesteko ere, batez ere kolektibo kalteberenen kasuan: 65 urtetik gorako pertsonak, gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak eta emakume haurdunak.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak jendaurrean azaldu nahi dute, berriz ere, euren esker ona eta aintzatespena Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa osatzen duten gizon-emakume guztiekiko, urtero gripe-epidemiak sorrarazten duen laguntza-eskaera handiko aldian berriro ere egindako lan bikainagatik.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 28a

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mariluzjaugsr
    2018.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Gripe ▶︎ La actividad gripal en Euskadi se sitúa por debajo del umbral epidémico ➕ https://t.co/PRBlz7rsVX

  • @patriporteiro
    2018.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Gripe ▶︎ La actividad gripal en Euskadi se sitúa por debajo del umbral epidémico ➕ https://t.co/PRBlz7rsVX

  • @aijesukadi1
    2018.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Gripe ▶︎ La actividad gripal en Euskadi se sitúa por debajo del umbral epidémico ➕ https://t.co/PRBlz7rsVX

  • @biocrucesHRI
    2018.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Gripea ▶︎ Euskal Autonomia-Erkidegoan, gripearen jarduera atalase epidemikoaren azpitik dago ➕ https://t.co/zVVy7GTlJl

  • @biocrucesHRI
    2018.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Gripe ▶︎ La actividad gripal en Euskadi se sitúa por debajo del umbral epidémico ➕ https://t.co/PRBlz7rsVX

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    #Gripea ▶︎ Euskal Autonomia-Erkidegoan, gripearen jarduera atalase epidemikoaren azpitik dago ➕ https://t.co/zVVy7GTlJl

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    #Gripe ▶︎ La actividad gripal en Euskadi se sitúa por debajo del umbral epidémico ➕ https://t.co/PRBlz7rsVX