Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten

2018.eko apirilak 04
  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak dekretu berria onetsi du; horren bidez, diru-laguntza ekintzak zabaldu eta zuzendaritza-taldeak zuzenean sortzen diren ekitatearen aldeko taldeetan parte hartzera behartzen dira 

Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, euskal GGKEak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero-ekitatearen aldeko programak sustatzera. Eusko Jaurlaritzak oraintsu onetsi du dekretu berria; horren bidez, barruan funtzionamendu-maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatuko dituzten prozesu eta ekintzak –alegia, estrategiak, egiturak, lan-sistemak etab.– sustatzeko interesa duten lankidetza-erakundeentzako laguntzak arautzen dira.

Laguntza aitzindari horiek euskal lankidetzako sektoreak berdintasunarekin duen konpromisoaren adierazle dira. 2009tik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak euskal GGKEen barruan ekitate-ekintzak sustatzeko 30 ekimen inguru finantzatu ditu. Prozesu horiek lankidetza-erakundeetako egiturak eurak berdintasunaren aldeko bilakatzeko ekintzen inguruan hausnartu eta abian jartzea sustatzen dute. 

2015ean, laguntza-ildoen ebaluazioa egin zen; bertan, aktiboki parte hartu zuten Euskadiko GGKEek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta antzeko laguntzak dituzten erakundeek, besteak beste, Emakundek eta foru-aldundiek. Ebaluazio horretatik ondorioztatu zen nolako garrantzia duen erakunde-aldaketarako prozesuak laguntzen jarraitzea, erakundeen barnean pentsatzeko eta jarduteko moduak aldatzeko estrategia eraginkor gisa.  

Orain, dekretu berriak ebaluazio-prozesu honetan emandako ikaskuntza eta gomendioak jaso ditu, eta horien abiaraztean sakondu nahi du. 

Horrela, arauketa berriak honako aldaketa hauek ezartzen ditu, aurrekoaren aldean: 

  • Finantza daitezkeen faseak zabaltzen dira. Aurretik, laguntzak genero-diagnostiko parte-hartzailea eta genero-ekitatearen aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzera bideratzen ziren. Orain, GGKEek beste bi laguntza-ildo izango dituzte, beren plana ezartzeko eta horien betetze-maila ebaluatzeko.
  • Ezartzen diren ekitatearen aldeko prozesuak bideragarri egiteko eskakizun berriak ezartzen dira, besteak beste: GGKEetako zuzendaritza-taldeek nahitaez parte hartu behar izatea barrualdean sortzen diren ekitatearen aldeko taldeetan; sortutako genero-egiturak diru-laguntza prozesuaren fase guztietan mantentzeko konpromisoa; eta erakundeek ekitatearen aldeko taldeko arduradunaren soldataren zati bat laguntzen kargura egotzi ahal izatea.  Era berean, GGKEek beren planetan, gutxienez, erakunde-kulturarekin lotutako ekintza bat jaso beharko dute; hura ulertzen da erakundearen baitan partekatzen diren sinesmen eta balioak direla.

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Batera2030ORG
    2018.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten➡︎ https://t.co/TYS7DW7IKt h…

  • @Batera2030ORG
    2018.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno incentivará a las ONGD que desarrollen planes pro-equidad de género en sus organizaciones➡︎ https://t.co/T3C9gD9Lmm

  • @jkarteaga
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

  • @caritas_bizkaia
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

  • @mikel_uriguen
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

  • @GanekoLab
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

  • @ConsejeroD7
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

  • @AzalgorriBilbao
    2018.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

  • @PNV_Indautxu
    2018.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

  • @jerkoreka
    2018.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

  • @AsierAranbarriU
    2018.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobernuak GGKE-ak bultzatuko ditu beren erakundeetan genero ekitatearen aldeko planak gara ditzaten ➡︎ https://t.co/3fnpcWsJxz

Ekitaldiko kargudunak