Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Datorren ostegunean hasiko da Lurrun Trenen 2018ko denboraldia

2018-03-27
  • Aste Santuan zerbitzu berezia, egunero bi zirkulazio eskainiz
  • Datorren martxoaren 29an, Ostegun Santuan, hasiko da Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoko (Azpeitia-Gipuzkoa) Lurrun Trenen 2018ko Denboraldia.

Aste Santuko oporrekin bat etorriko den denboraldi hasieran, Museoak Lurrun Trenen bi zirkulazio eskainiko ditu egunero, martxoaren 29tik apirilaren 2ra, biak barne. Irteerak eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 17:00etan izango dira Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioetatik.

Beste alde batetik, Museoak jendearentzako irekiera ordutegi berezia ezarri du Aste Santuko egun guztietarako, Pazko Astelehena barne. Astelehena atseden eguna izan ohi da Burdinbidearen Euskal Museoan, aipatutako Pazko Astelehen eguna izan ezik.

Martxoaren 29tik apirilaren 2ra, biak barne, Museoaren irekiera ordutegia hau izango da:  

  • Goizez: 10:30etik 14:00etara.
  • Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era.

TREN HISTORIKOEN 2018KO DENBORALDIA

Aste Santuaren ondoren, Lurrun Trenek asteburu eta jaiegun guztietan zirkulatuko dute, azaroaren 4ra arte, bi zerbitzu eskainiz larunbatetan eta bat igande eta jaiegunetan. Abuztuan eskaintza zabaldu egingo da, asteartetik ostiralera diesel trakzioko tren historikoen bi zirkulazio eskainiz egunero. Horrez gain, lurrun trena alokatzeko aukera ere badago.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma hoberenetakoa dauka bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun lokomotorak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat bagoi klase. Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenetan erabilitako uniformeen erakusketa bikaina eta mundu osoko tren arloko erloju bilduma hoberenetakoa dauzka.

 Jendearentzako informazioa

  • ·Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
  • ·Informazio telefonoa: 943 15 06 77
  • ·Faxa: 943 15 07 46
  • ·Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
  • ·Webgunea: www.euskotren.eus
2 iruzkin
  • @iigo_iriondoo
    2018-03-27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Datorren ostegunean hasiko da Lurrun Trenen 2018ko denboraldia ➡︎ https://t.co/mgJusUBBnW https://t.co/S0ZP7wUNEa

  • @iigo_iriondoo
    2018-03-27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El próximo jueves se inicia la temporada 2018 de Trenes de Vapor ➡︎ https://t.co/914yNz84mq https://t.co/S0ZP7wUNEa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)