Berriak Hezkuntza
Eu

305.000 euro ikasgeletan baliabide digitalak integratzeko “Sare_Hezkuntza Gelan” proiekturako (Gobernu Bilera 2018-03-27)

2018.eko martxoak 27

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskadin kokatutako unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeak, eta ikastetxe horiekin estatu edo arauzko harremanak dituzten elkarte eta federazioak 2018-2019ko ikasturtean Sare_Hezkuntza Gelan berriztapen-proiektuan parte hartzera deitzen dituen agindua. Aipaturiko proiektu honek ikasgeletan, irakatsi eta ikasteko prozesuan, baliabide digitalak txertatzea du helburu. 

305.000 euroko zenbateko globala duen deialdi honen bidez, ikastetxeetan irakatsi eta ikasteko prozesuan material eta baliabide digitalak egiteko prozesua sustatu nahi da, bai eta material eta baliabide horiek gelan erabiltzeko eta gauzatzeko behar den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea ere. 2018-2019 ikasturterako deialdi honetan, gehienez itunpeko 50 ikastetxe hautatuko dira. 

Ondoren aipatzen diren ildo hauetako bat edo batzuk betetzen dituzten proiektuek jasoko dituzte deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak, eskaera egiten duen ikastetxean bertan edo federazio edo elkarteen bidez parte hartzen duten beste ikastetxe batzuetan ezartzeko: 

1) Teknologia berriak eta material eta baliabide digitalak  erabiltzea irakatsi eta ikasteko prozesuan. 

2) Irakasleen prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa, material eta baliabide digitalak egiteko, eta irakatsi eta ikasteko prozesuan erabiltzeko. 

3) Ikasgelan erabiltzeko material digitalak sortzea. 

2017-2018 ikasturte honetan Euskadiko 3100 ikastetxe ari dira parte hartzen orotara Sare_Hezkuntza Gelan programan, 175 ikastetxe publiko eta 135 itunpeko. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JadoIkastetxea
    2018.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    305.000 euro ikasgeletan baliabide digitalak integratzeko “Sare_Hezkuntza Gelan” proiekturako (Gobernu Bilera 2... https://t.co/TOFEaVtGTg

Komunikabideek behera kargatzeko