Eu

Jaurlaritzak Bizkaiko Foru Aldundiari Artaza finkako 20.300 m2 laga dizkio parke gisa erabiltzeko (Gobernu Bilera 2018-03-27)

2018.eko martxoak 27

Gobernu Kontseiluak Leioako Artaza finkan kokatutako hainbat espazio Bizkaiko Foru Aldundiari doan lagatzea onartu du gaur. 

Lagatako espazioak —20.300 m2 baino gehiago— parke publikora eta parkearekin lotutako erabileretara eta zerbitzuetara bideratu beharko dira. 

Hona hemen lagatako espazioak: 

a) Zaindariaren etxola. Parke publikoaren zaintza- eta mantentze-zerbitzuak eskainiko ditu.

b) Jauregira heltzeko bide nagusia, Avanzadako errepidetik Jauregia inguratzen duen hesiraino. EAEko Administrazioak bide horretatik igarotzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

c)  Jauregira heltzeko alboko bidea Jauregia inguratzen duen hesiaren mugaraino; EAEko Administrazioak bide horretatik igarotzeko eskubidea ere beretzat gordetzen du.

d) Jauregiaren kanpoaldean geratzen den azalera, bere mendebaldean kokatutako lur zatia, EAEko Administrazioaren jabetzakoa. 

Lagapenaren indarraldia 2024ko abenduan amaituko bada ere, EAEko Administrazioak finka barruko bere jabetzako gainerako espazioak saldu, alokatu edo laga nahi baditu, lagapen hura ondorerik gabe utziko da. 

Bizkaiko Foru Aldundiak ezingo ditu lagatakoaren egitura aldatuko duten obrak egin jabearen baimenik gabe.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jaurlaritzak @Bizkaia'ko Foru Aldundiari Artaza finkako 20.300 m2 laga dizkio parke gisa erabiltzeko ➡ https://t.co/7Nz4OwtSk0

Komunikabideek behera kargatzeko