Eu

Jaurlaritzak bere gain hartuko du UPV/EHU-ren sarreren betearazpen bideko zerga bilketa (Gobernu Bilera 2018-03-27)

2018.eko martxoak 27

Gobernu Kontseiluak, gaur, UPV/EHUren eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren arteko kudeaketa-aginduari buruzko hitzarmen bat onartu du, Unibertsitate horren zuzenbide publikoko sarreren betearazpen-bideko zerga-bilketa egiteko. 

Hitzarmen horren arabera, UPV/EHUk ez du, administrazioko premiamendu-prozedura bidez, bere zuzenbide publikoko baliabideen kobrantza bere gain hartzeko nahikoa baliabiderik. Hori dela eta, diru-bilketaren kudeaketan eraginkortasuna hobetzeko gai izango den eta horretarako baliabideak dituen erakunde bati agindu behar dio eginkizun hori. 

Helburu horrekin, Ekonomia eta Ogasun Sailak, Finantza Politikako Zuzendaritzaren bitartez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren zuzenbide publikoko sarreren epe exekutiboan diru-bilketaren kudeaketaren funtzioa betetzen du, eta beharrezkoa den administrazioko arrazionalizazioarekin, bizkortasunarekin eta eraginkortasunarekin UPV/EHUren premiei erantzuteko beharrezkoak diren baliabideak eta antolakuntza ditu. 

Aurretik aipatutako agindua aplikatzeko esparruan barne hartzen diren zorren zerga-bilketa exekutiboaren kudeaketa Estatu osoan egin behar da. Hori kontuan hartuta, EAEko Administrazio Nagusiaren aldeko kredituen nahitaezko diru-bilketarako erabilitako informazio-baliabide eta prozedura berberak erabiliko ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak. 

Aginduko hitzarmenaren akordioetan funtzioen ondorengo banaketa hau aurreikusten da: 

UPV/EHUri egokituko zaizkio: bildu beharreko zorren likidazioekin lotutako gorabeherak eta helegiteak ebaztea, premiamendu-probidentziak ematea eta Jaurlaritzari haien kopia igortzea zordunen zerrendarekin, ezarritako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea, kreditu kobraezinen adierazpena adostea, oker kobratutako kopuruak itzultzea, helegiteei buruzko kobratzeko eskubideak babestea, eta emandako egintzetan eragina duten epai judizialak betetzea. 

Ogasun eta Ekonomia Sailari egokituko zaizkio: premiamendu-prozedurako jarduketak burutzea, Unibertsitateak igorritako premiamendu-probidentziak zordunei jakinaraztea, bahituren inguruko premiamendu-prozeduraren jarduketak burutzea, zordunen ondasunen, kredituen eta eskubideen informazioa eskatzea, Diru Bilketako Erregelamenduaren araberako bermeak egikaritzea, atzeratze- eta zatikatze-eskaerak ebaztea, premiamendu-bidetik jasotako zorren berandutze-interesak likidatzea, kreditu kobraezinen aitorpena eta birgaitzea proposatzea, premiamendu-prozeduran bitartekotzak ebaztea, premiamendu-prozedura eteteko eskaerak izapidetzea eta ebaztea, eta, hala badagokio, UPV/EHUri administrazio-egintza eman dezan proposatzea. 

Ogasun eta Ekonomia Sailak, epe exekutiboan diru-bilketako zerbitzua eskaintzeagatik, konpentsazio ekonomiko gisa, bildutako diru guztiaren % 14ri dagokion kantitatea jasoko du. 

Kudeaketa-aginduari buruzko hitzarmen hori 2019ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno asumirá la recaudación en vía ejecutiva de los ingresos de la @upvehu ➡ https://t.co/QzdgyvBqS1

  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jaurlaritzak bere gain hartuko du @upvehu-ren sarreren betearazpen bideko zerga bilketa ➡ https://t.co/jS3xCwuFIV

Komunikabideek behera kargatzeko