Eu

Eusko Jaurlaritzak amaierako aurrekontuaren % 97 gauzatu du 2017an (Gobernu Bilera 2018-03-27)

2018.eko martxoak 27

Hasieran 11.060 milioi eurogatik onartu zen Administrazio Orokorraren 2017ko aurrekontuak hainbat gehikuntza izan ditu, diru-sarrera gehiago bideratu direlako. Ekitaldiaren amaieran aurrekontua 11.513 milioi euro izatera heldu zen; beraz, hasieran aurreikusitako kopurua baino 453 milioi euro gehiago izan zituen. Gaur Legebiltzarrera behin-behineko likidazioa igorri da. Hala, aurrekontuaren egikaritzea hasierako aurrekontuaren % 100 izatera heldu da, eta amaierako aurrekontuaren % 97 izatera, Y trenbideari dagokion kudeaketa-programa salbuetsita eta  zorra publiko amortizazioei ere. 

Programa horren % 30 egikaritu da, aldatutako proiektuak onartzeko atzerapenak eman direlako, obrak atzeratu direlako eta abar. Egoera hori aurreikus zitekeenez euskal Y-ra bideratutako kopurua doitu egin da, 2017an aurreikusitako 350,5 milioi eurotatik 2018an jasotako 161,4 milioi eurotara murriztuz. Amortizazioei dagokienez, amaierako aurrekontuko 975 milioi eurotatik 839 milioi euro erabili dira, hau da, % 86. 

   

Aurrekontua

 

Gauzatzea

   

 

 

 

 

 

 

%a aurrekontuaren gainean

Saila

     

  Bukaera 

 

Zenbatekoa

   

  Bukaera 

 
                     

Lehendakaritza

     

84

 

79

   

% 94

 

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

     

151

 

142

   

% 94

 

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak (Y izan ezik)

 

818

 

718

   

% 88

 

Enplegua eta Gizarte Politikak

     

1.005

 

953

   

% 95

 

Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

     

223

 

213

   

% 96

 

Ogasuna eta Ekonomia

     

97

 

89

   

% 92

 

Hezkuntza

     

2.826

 

2.789

   

% 99

 

Osasuna

     

3.621

 

3.612

   

% 100

 

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

     

40

 

37

   

% 93

 

Kultura eta Hizkuntza Politika

     

252

 

249

   

% 99

 

Segurtasuna

     

632

 

590

   

% 93

 

Lana eta Justizia

     

210

 

192

   

% 91

 

Gainerako sekzioak (Legebiltzarra, CES, CSC, TVCP…)

     

228

 

216

   

% 95

 
       

10.187

 

9.879

   

% 97

 

 

Beraz, Hezkuntzan, Osasunean, Gizarte Babesean eta Enpleguan sostengatutako Gizarte Babeseko Euskal Ereduari dagozkion programak ia osorik gauzatu direla azpimarratu behar da. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak gauzatu gabe utzitako kopuruari dagokionez, esan behar da gauzatu ez diren 100 milioi eurotatik 30 inguru NPEri dagozkion funts europarrari dagozkiola. Kasu horretan, jarduketak justifikatu arte itxaron behar da kontuan hartu ahal izateko. 

Sarreren aurrekontua gauzatzeari dagokionez, azpimarratu behar da Foru Aldundien ekarpenek gora egin dutela, batetik, diru gehiago bildu dutelako eta, bestetik, 2007-2016 Kupoen likidazioko 2017ko maiatzeko Kontzertu Ekonomikoko Batzorde Mistoaren Akordioen ondorioz. Aurrekontuan jasotako kopuruarekiko 730 milioi euroko gehikuntza Hezkuntzako beketara (35 milioi), Unibertsitatetara (16 milioi), garraio, etxebizitza, osasun, telekomunikazio, finantza eta beste hainbat arlotan inbertitzera (128 milioi) eta 2012ko aparteko ordainsaria berreskuratzera bideratu dira. Halaber, ekitaldiaren amaierarako aurreikusitako zorpetzea murriztu da, aurrekontuaren % 71ra mugatuz; beraz, hasieran aurreikusitako zorra baino 396 milioi euro gutxiago. 

2017ko aurrekontua egonkortzeko helburua betetzea 

Atzo, Montoro ministroak Estaturako 2017ko itxierako behin-behineko datuak eman zituen eta, Euskadiren kasuan, 1.074 milioi euroko superabita eman zela adierazi zuen, hau da, BPGd-aren % 1,5.  Kopuru horiek testuinguruan ipini behar dira; bertan Eurostat-en arauek eragindako kontabilitateko urtaldi-amaierako doikuntza hartzen baita kontuan. Doikuntza horren arabera, finantziazio-likidazioen zenbateko osoa kopuru horiek likidatzen diren ekitaldian erregistratu behar dira. 

CMCEren akordioen efektua baztertzen badugu, -% 0,1eko defizitera helduko gara, 2017an muga -% 0,6 izanik. Alderatze homogeneoa egitean, ikus daiteke 2016an defizita -% 0,62 izan zela.

Bestalde, CMCEren akordioak, eta akordio horietatik 2017an ondorioztatutako sarrerak eta gastuak kontuan hartzen badira, Euskadik BPGd-arekiko % 0,41eko superabita edukiko luke, hots, 295 milioi eurokoa.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @andoni_torres
    2018.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak amaierako aurrekontuaren % 97 gauzatu du 2017an ➡︎ https://t.co/zXKmm93XNf https://t.co/L3whxe0yRC

  • @lextresabogados
    2018.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak amaierako aurrekontuaren % 97 gauzatu du 2017an ➡︎ https://t.co/q4hV7vboNq https://t.co/SdIq6mNQfF

  • @Gob_eus
    2018.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak amaierako aurrekontuaren % 97 gauzatu du 2017an ➡︎ https://t.co/zXKmm93XNf https://t.co/L3whxe0yRC

  • @Gob_eus
    2018.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ejecuta el 97% del presupuesto final en 2017 ➡︎ https://t.co/QdiG6LQBVW https://t.co/qhnvU0lScr

Komunikabideek behera kargatzeko