Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria klusterrekin bildu da, euskal industriaren bilakaera aztertzeko

2018-03-27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk adierazi du emakumeak protagonista izango dituen belaunaldi berri batek beteko dituela Euskadiko ekonomia eta industria norabide berri batetik eramateko gobernantza-postuak
  • Klusterrek aurreratu dutenez, datozen hilabeteetan negozio-karterari eta fakturazioari eutsiko diete edo hobetu egingo dituzte, eta horrek enpleguaren sorkuntza eta I+G+Bko inbertsio gehiago ekarriko ditu

Iñigo Urkullu lehendakaria Industria Abagunearen Behatokia osatzen duten kluster guztiekin bildu da, talde horietan ordezkatuta dauden sektore guztien industria-egoera aztertzeko.

Kluster batzuek 25 urte beteko dituzte aurten, eta Urkulluk Euskadiko industria-politikan “enpresa-lankidetzan lagundu duten agente” gisa bete duten zeregina azpimarratu du.

Enpresa-ordezkariekin batera, Euskadik dituen erronka nagusiak berrikusi ditu. Haien artean, honako kluster hauetako ordezkariak izan dira: ACICAE – Euskadiko Automozio Klusterra; Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkartea – ACLIMA; Makina Erreminta, Osagarri, Osagai eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea – AFM; Euskadiko eta Nafarroako Galdatzaileen Elkartea – AFV; Euskadiko Elikadura Klusterra; Basque Health Cluster – BHC; BCLM – Euskadiko Logistika eta Mugikortasun Federazioa; Euskadiko Paperaren Kluster Elkartea; Energia Klusterra; Euskadiko Ikus-entzunezkoen Kluster Elkartea – EIKEN; ERAIKUNE – Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra; Euskal Herriko Itsas Foroa – EHIF; Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea – GAIA; Habitat, Zur, Bulego eta Contract Sektoreko Kluster Elkartea – HABIC; Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartea – HEGAN; Espainiako Trenbide Elkartea – MAFEX; Produktu eta Instalazio Siderurgikoen Esportatzaileen Espainiako Elkartea – SIDEREX.

Industria-produkzioaren adierazleen eta negozio- eta fakturazio-zifren azken datuek hazkunde positiboak adierazten badituzte ere, lehendakariak gure industriaren erronkei eta mehatxuei erantzuteko elkarrekin lan egitera bultzatu ditu klusterrak.

Aipatu dituen interes-eremuak, besteak beste, teknologia, digitalizazioa, prestakuntza, energia-kostuak eta nazioarteko ziurgabetasuna izan dira.

Erronken artean, bereziki aipatu  ditu “belaunaldi-aldaketa” eta “emakumeak protagonista bihurtzen ari diren belaunaldi berria txertatzeko aukera”. Oso garrantzitsua da “negozio-ereduak eraldatzen eta antolamendu-sistema irekiagoak, modernoagoak eta parte-hartzean oinarrituagoak sortzen laguntzen ari diren gazteei eta emakumeei ate bat irekitzea”.

Belaunaldi berriak emakumeak ditu protagonista, eta Euskadiko ekonomia eta industria norabide berri batetik eramateko gobernantza-postuak beteko ditu.

Industria Abagunearen Behatokia

Euskadiko 17 industria-klusterrak Industria Abagunearen Behatokiaren urteko hitzordua prestatzen ari dira. Ekitaldia apirilean egingo da, eta aurreko urteko datuak eta 2018rako aurreikuspenak berrikusiko dira zehatz-mehatz.

Klusterrek gaur Lehendakaritzan egin duten bileran aurreratutako informazioaren arabera (apirilean berretsiko da zehatz-mehatz), elkarte guztiek erreferentziazko ohiko adierazleei eutsiko diete, edo hobetu egingo dituzte. Datorren seihilekorako aurreikuspenek diotenez, eskaera-karterek, fakturazioak, esportazio-jarduerak, enpleguaren sorkuntzak eta I+G+Bko inbertsioak berdin jarraituko dute edo hobera egingo dute. 

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2018-03-27

    Comentario de Twitter:
    🔵 @iurkullu Lehendakaria klusterrekin bildu da, euskal industriaren bilakaera aztertzeko ➡︎ https://t.co/09lSlpbfLK https://t.co/eMcNFnrVk9

  • Argazkia SN Robot
    @lextresabogados
    2018-03-27

    Comentario de Twitter:
    🔵 iurkullu Lehendakaria klusterrekin bildu da, euskal industriaren bilakaera aztertzeko ➡︎ https://t.co/D4M58mXFVM https://t.co/TKdgAp5cXH

  • Argazkia ana
    ana
    2018-03-27

    hola animo a mi me están pasando unas cosas que no puedo explicar de momento te dejo con el misterio a mi me va a dar un ataque es alguien que ocupa mi corazón en estos momentos es texano de eeuu le dieron un premio el otro dia ayer lo felicite por su premio @iurkullu a seguir trabajando por Euskadi ya no te puedo decir mas búscalo y veras

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)