Berriak Lehendakaritza
Eu

LLETT Lizitazioa Jakinarazteko Oharra

2018.eko martxoak 27

LLET Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak argitara eman du "mugaz gaindiko enpleguaren informazio-atari" bat sortzeko laguntza kontratatzeko baldintza-agiria, EMPLEO AE europar proiektuaren esparruan. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutakoa da proiektu hori, INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren POCTEFA 2015 proiektu-deialdiaren barnean.

Lizitazioaren helburua da "informazio-atari bat sortzea" langileentzat eta enpresentzat. Izenburuaren azpian, hauxe ulertu behar da: langile eta mugaz gaindiko enpresentzako web orri bat diseinatu, garatu eta pixkanaka zabaltzea, mugaz gaindiko lanari buruzko informazioaren iturri nagusia izan dadin denborarekin.

Lizitazioaren aurrekontua da 20.496 € (zergak barne).

Eskaintzak egiteko epea 2018ko apirilaren 12an bukatuko da, 12:00etan

Baldintza-orri horretarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen plataforman:

https://demat-ampa.fr

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak