Eu

Artolazabal´ek Sendia eta Haurrei Laguntzeko Euskal Planaren zirriborroarekin zerikusia duten gaiak aztertu ditu Familiaren Euskal Kontseiluan

2018.eko martxoak 26

VG 26 03 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Euskadiko Familia Kontseiluan parte hartu du; bertan, Familia eta Haurrei Laguntzeko Euskal Planaren zirriborroarekin zerikusia duten zenbait gai aztertu dira. Plana Familien eta Haurtzaroaren Inbertsiorako Euskal Estrategiaren oinarrien dokumentuan oinarritzen da, eta Legebiltzarrean pasa den martxoaren 21eko saioan aipatu ziren familia-politikari buruzko ekimenak jasoko ditu. Topaketan, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Ernesto Sainz-Lanchares Familiako eta Aniztasuneko zuzendariak, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak, Belén Larrión, Almudena Otaola Kultura Sailekoak eta Teresa Laespada Bizkaiko foru-diputatuak parte hartu dute. Eudelen aldetik, Natividad López de Munain Burgeluko alkatea izan da euskal udalerrien ordezkaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak