Eu

Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Federazioak XXIX. Batzarra egin du

2018.eko martxoak 26

Euskadiko Nekazaritzako elikagaien Kooperatiben Federazioak XXIX. Batzar Nagusia egin du, eta urteko kontuak onartu eta 2018ko Gestio Plana aurkeztu du bertan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eman dio amaiera Batzarrari, gogora ekarrita Europar Batasuneko elikaduraren eta nekazaritzaren etorkizunari buruzko gogoeta prozesua amaitu berri dela eta horrek azkenean Nekazaritza Politika Bateratuaren beste Erreforma baten araudia garatzea ekarriko duela.

NPBren Erreforma berriaren aurrean, Oroz sailburuordeak esan du Eusko Jaurlaritzak defendatzen duen posizioa “inplikatutako agente guztien arteko adostasunaren emaitza dela, beti gure eskumen eremuaren errespetu arduratsuarekin eta pentsatuta lehen sektorea eta elikagaien kate osoa, ia 1.000 enplegurekin eta BPGd-ri %10,6ko ekarpena eginda, Euskadirako estrategikoak direla, eta garbi edukita NPBa funtsezko tresna dela sektoreari eta landa garapenari laguntzeko”.

Zentzu horretan, NPB berriari begira, Eusko Jaurlaritzak erregioen protagonismo handiagoa eskatzen du, bai eta erkidegoaren araudiaren garapenean erregioei Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoen lanketan eta defentsan dagokien zeregina eman diezaietela ere.

Batzarrean, halaber, Vicente Llopisek, AGR Food Marketing enpresako sormen zuzendari nagusiak eta bazkideak “Estrategia digital en la cadena agro-alimentaria. Comercialización inteligente y cambio de modelo en las relaciones comerciales. Reposicionamiento en la cadena” izeneko hitzaldia eman du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak