Eu

Ete-entzako eta autonomoentzako 2018rako finantza-laguntzaren programari buruzko dekretuaren proiektuaz. Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2018.eko martxoak 26

Enpresa txiki eta ertainei zein autonomoei finantza-laguntza emateko programari buruzko dekretuaren helburua da kapital zirkulatzailea finantzatzen laguntzea, aurreko urteetako finantzatze ildoaren antzeko bat erabiliz; alegia, lankidetzan arituz elkarrekiko berme-baltzuak (alaba emanez eta eskariak aztertuz) eta kreditu-erakundeak (eragiketak gauzatuz), errazago izapide daitezen finantzatze eragiketak.

Dekretuak arautuko ditu programan sartzeko baldintzak, banakako enpresario eta enpresa onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna, maileguak izango dituzten baldintzak eta izapidetzeko prozedura.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat, araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da. Eta orain, jendaurreko informazioaren izapidea bete da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren bidez.

Izapide horietarako jarritako epea igarota, eta izapideon emaitzak balioetsi ondoren, dekretua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak dekretuari aurretiazko onarpena eman beharko dio.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau