Eu

Emilio Sola, Donostian lan egiten duten elkarteak integratzeko eta ikusarazteko “Bideak Zabalduz” proiektuaren aurkezpen-galan

2018.eko martxoak 23
  • Bideoak berriz ere jarriko dira UPV/EHUren Carlos Santamaría eraikineko ekitaldi-aretoan, martxoaren 27an, 11:00etan.
  • Bizibide, Gielmar, Katxalin eta Agisas-ek bost film labur egin dituzte: "Reportaje de asociación", "Vivir bajo sospecha", “La igualdad”, “Puertas abiertas aunque la vida no siempre sea de color rosa” eta "Cosas de mayores".

 

Donostia, 2018 03 23

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Gizarte Politiken zuzendariak Txaro Rodrigo eta Elena Basagoitia Gipuzkoako foru-zuzendariekin eta Aitziber San Román Gizarte Ekintzako zinegotziarekin batera parte hartu du Donostian lan egiten duten elkarteak integratzeko eta ikusarazteko Bideak Zabalduz proiektuko film laburren estreinaldi-galan, Donostiako Antzoki Zaharrean, horiek egiten duten lanaren berri emateko.

 

Bizibide Gielmar, Katxalin eta Agisas izan dira parte-hartzaile aurtengo Bideak Zabalduz  proiektuan; bost film labur egin dira. Bizibidek bi film labur egin ditu: "Reportaje de asociación" eta "Vivir bajo sospecha". Gielmarrek bat: “La igualdad”. Katxalinek “Puertas abiertas aunque la vida no siempre sea de color rosa” egin du. Eta parte-hartzaile izan diren elkarteen artean, "Cosas de mayores" izeneko film laburra egin dute.

 

Bideoak berriz ere jarriko dira UPV/EHUren Carlos Santamaría eraikineko ekitaldi-aretoan, martxoaren 27an, 11:00etan.

 

Aitziber San Román Gizarte Ekintzako zinegotziak, Maite Peña Gizarte Politiketako foru-diputatuak eta BiziBide-Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen elkarteko, Gielmar-Gipuzkoako Elbarriak Martxan elkarteko, Katxalin-Bularreko Minbiziagatik eragindako Emakumeen elkarteko eta Agisas-Gipuzkoako Gizarte Integratzaileen eta Gizarte eta Kultura Animatzaileen elkarteko ordezkariek, duela egun batzuk, Bideak Zabalduz programa aurkeztu zuten, integraziorako eta ikusarazteko proiektua.

 

Proiektuan, kolektibo bakoitzak tailerrak egiten ditu, film laburrak eta ikus-entzunezko proiektuak prestatzeko; horietan, beren beharrak islatzen dira eta horien berri ematen diote erkidegoari.

 

2017an grabatu diren film laburretan, elkarteek mezuaren eta gidoi teknikoa eta literarioa sortzeko prozesuaren lanketa egin dute, eta zenbait jarduera egin dituzte hazkunde pertsonalerako eta elkarte-hazkunderako; horrela, pertsona parte-hartzaileekin, tailer baten bidez, genero-berdintasuna landu dute.

 

Film laburren aktoreak elkarteetako kideak dira, eta Andoaingo zinema eta bideo eskolaren laguntza izan dute, grabazioak egiteko. Edizio-prozesuan, film laburrak euskaraz eta gaztelaniaz ekoitzi dira, eta zeinu-hizkuntzaz itzuli dira, gor daudenentzat.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agisasgipuzkoa
    2018.eko martxoak 26
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitziber San Román, Txaro Rodrigo y Elena Basagoitia