Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Andaluziaren Egunaren ospakizunean izan da gaur, Sestaon

2018.eko martxoak 24

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Andaluziaren Egunean izan da gaur, Sestaoko Las Llanas frontoian. Ospakizun hau andaluziar jatorriko euskal komunitateak antolatzen du urtero, eta gaurkoa XIV. edizioa izan da. Sailburuarekin batera izan dira Andaluziako Juntako ordezkariak, baita Sestaoko Udaleko eta Bizkaiko beste zenbait udalerritako ordezkariak ere.

Zupiria sailburuak andaluziar jatorriko euskal komunitatearen ekarpena nabarmendu du hitza hartzean. “Konpromiso nabarmena erakusten duzue zuen historiarekiko, zuen tradizioekiko, zuen kulturarekiko eta zuen sentimenduekiko, eta errespeturik handiera zor diogu horri. Hemen gauden guztiok badaukagu arbasoren bat, adarren bat, beste nonbaitetik etorri dena, haren tradizioekin eta hizkuntzarekin iritsi zen norbait. Guztion artean, bakoitzak bere erara, komunitate hau aberasten dugu, eta kezka batzuk partekatzen ditugu: gure ongizateagatik, enpleguagatik, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunagatik, pentsioengatik, hezkuntzagatik, bakeagatik, elkarbizitzagatik edota giza eskubideengatik”.

“Gaurkoa aukera egokia da hori guztia gogoratzeko, eta Euskadin bizi garenon elkarbizitza eta komunitate izaera sendotzeko”, gehitu du. Erakundeetako ordezkarien parte hartzearen ostean euskal eta andaluziar folkloreaz gozatzeko aukera izan dute hara bertaratutakoek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak