Eu

KZgunea sareak teknologia eta digitalizazioko prestakuntza eman zien 45.242 pertsonari 2017an, erdia baino gehiago, % 57, emakumeak izan ziren

2018.eko apirilak 04
  • Herritar digitalen bultzada sustatzeko sortu zen zentroen euskal sareak, horrela, Euskadin genero-arrail digitala murrizten lagundu zuen
  • Prestakuntza-jarduerak, aholkularitza pertsonalizatuak eta onlineko administrazio-tramiteak egiteko zerbitzuen tramitazioak 7.800 baino gehiago izan ziren. Eskari gehien izan zuen zerbitzua aurrez aurreko prestakuntza izan zen, eta eskari gehien izan zuten ikastaroak oinarrizko Internetarekin eta smartphone eta tablet-en erabilerarekin lotutakoak
  • KZguneak 252 zentro ditu, Euskadiko Autonomia Erkidego osotik banatuta, eta IKTetan espezializatutako ehun bat pertsona hezitzailek osatzen duten taldea

 

KZgunea Euskadin digitalki alfabetizatutako herritarren bultzada sustatzeko sortu zen zentroen euskal sarea da. EJIE Eusko Jaurlaritzako Informatika Sozietateak kudeatzen du, eta 252 zentro ditu, Euskal Autonomia Erkidego osotik banatuta, teknologia digital berrien zabalkunderako, prestakuntzarako eta esperimentaziorako, eta IKTetan espezializatutako ehun bat pertsona hezitzailek osatzen duten taldea. Zentroen erdia ia, 114, Bizkaian daude.

KZGUNEA ZENTROAK

Lurralde historikoaren arabera

 

Lurralde historikoa

Zentro-kopurua

Zentroen ehunekoa

Araba

55

% 22

Bizkaia

114

% 45

Gipuzkoa

83

% 33

GUZTIRA

252

100

2017an, KZguneak 45.000 pertsona baino gehiagori eman zien arreta, 2016an baino % 15 gehiagori; horiek proiektuak eskaintzen dituen zerbitzuetara jo zuten: jarduerak –besteak beste IKTen prestakuntza-ikastaroak–, eremu teknologikoko kontsultak egitea, Internetetik nabigatzea edo onlineko administrazio-izapideak egin ahal izateko zerbitzuak eskatzea.

2016/2017 ERABILTZAILEEN KONPARATIBA

Adin-tartearen arabera

 

Adin-tartea

2017ko erabiltzaileak

2016ko erabiltzaileak

Konparatiba

<16 urte

430 (% 1)

426 (% 1)

+4 (+%1)

16-25 urte

2.692 (% 6)

2.393 (% 6)

+299 (+%12,5)

26-35 urte

7.113 (% 16)

6.063 (% 15)

+1.050 (+%17,3)

36-45 urte

11.968 (% 26)

10.502 (% 27)

+1.466 (+%14)

46-55 urte

11.011 (% 24)

9.647 (% 25)

+1.364 (+%14,1)

56-65 urte

6.586 (% 15)

5.594 (% 14)

+992 (+%17,7)

>65 urte

5.442 (% 12)

4.748 (% 12)

+694 (+%14,6)

GUZTIRA

45.242 (100)

39.373 (100)

+5.869 (+%15)

Erabiltzaileen erdia baino gehiago, % 57, emakumeak izan ziren, gehienak 36 eta 45 urte bitartekoak. KZgunearen lanak, horrela, Euskadin genero-arrail digitala murrizten lagundu zuen.

PERTSONA AKTIBOEN KOPURUA ETA EHUNEKOA

Adin-tartearen eta sexuaren arabera

 

Adin-tartea

Emakumeak

Gizonak

<16 urte

243 (% 0,5*)

187 (% 0,5*)

16-25 urte

1.556 (% 3,4*)

1.136 (% 2,6*)

26-35 urte

4.535 (% 10*)

2.578 (% 5,8*)

36-45 urte

7.314 (% 16,1*)

4.654 (% 10,4*)

46-55 urte

6.086 (% 13,4*)

4.925 (% 10,9*)

56-65 urte

3.377 (% 7,4*)

3.209 (% 7*)

>65 urte

2.821 (% 6,2*)

2.621 (% 5,8*)

GUZTIRA

25.932

(57*)

19.310

(43*)

*erabiltzaile-kopuru osoaren arabera, 45.242, kalkulatu da ehunekoa

BEREZKO ZERBITZUAK

2017an, sareak 7.800 jarduera baino gehiago eskaini zituen eta 30.000 pertsona baino gehiagori eman zien teknologiako eta digitalizazioko prestakuntza. Aurrez aurreko prestakuntza izan zen eskari gehien izan zuen zerbitzua; 26.000 erabiltzailek baino gehiagok jaso zuten, in situ, prestakuntza, Euskadiko KZgunea zentroetan emandako 4.500 ikastaro inguruetan.

BERTARATUTAKOEN KOPURUA ETA EHUNEKOA

Zerbitzu-motaren arabera

 

Zerbitzu-mota

Jarduera-kopurua

Bertaratutako guztiak

Emakumeak

Gizonak

Aurrez aurrekoak

4.530

26.048 (% 84,4)

15.412 (% 49,9)

10.636 (% 34,5)

Urrunekoak

52

719(% 2,3)

469(% 1,5)

250 (% 0,8)

Hitzaldiak

53

651(% 2,2)

384(% 1,3)

267 (% 0,9)

Tutoretzak

3.198

3.428 (% 11,1)

2.001 (% 6,5)

1.427 (% 4,6)

GUZTIRA

7.833

30.846 (100)

18.266 (59,2)

12.580 (40,8)

 

  • Aurrez aurreko prestakuntza: eman ziren4.530 ikastaroetatik, eskari gehien izan zutenak oinarrizko Internet eta  smartphones y tablets-enerabilerarekin lotutakoak izan ziren.
  • Urruneko prestakuntza: prestakuntza KZgunearen ikaskuntza-plataformatik egiten da, hezitzaile espezializatuen tutoretzapean, eta ordu-mugarik gabe. Eman diren 52 ikastaroetatik, ofimatikari buruzkoak izan zuen eskari gehien, zalantzarik gabe, gero Google aplikazioak kudeaketa pertsonalerako ikastaroak.    
  • Hitzaldiak: eman diren 53 hitzaldietan parte hartu zuten gehienak “Android sekreturik gabe” hitzaldian ere izan ziren.   
  • Tutoretzak: Kontsulta ohikoenak euskal administrazio publikoarekiko izapide elektronikoekin, smartphones eta tableten erabilerarekin eta posta elektronikoaren erabilerarekin lotutakoak izan ziren.

Gainera, KZguneak beste 779 ikastaro eman zituen, eta, horrela, 4.801 pertsonari eman zien prestakuntza, zenbait erakunderekin eginiko lankidetzen bidez, besteak beste, Lantegi Batuak, Atzegi edo HAZIrekin, bai eta euskal udalekin eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuarekin ere, enplegu-eskatzaileen artean Interneteko oinarrizko prestakuntza sustatzeko eta laneratze eraginkorra bermatzeko.

KANPO ZERBITZUAK

2017an, KZguneko zentroak 120.601 ordu egon ziren zabalik. Denbora horretan, honako hauek ere egin, izapidetu eta kudeatu ziren:

  • IT Txartelaren doako probak: informatikako eta Interneteko tresnen ezagutza egiaztatzen duen agiria
  • Alta Metapostan: tutoretza pertsonalizatua doako postontzi-zerbitzu eta kutxa gotorreko zerbitzu hau aktibatzeko, interes pertsonaleko dokumentuak biltzeko
  • Izenpe ziurtagiri digitalak: herritarren ziurtagiria kudeatzea eta izapidetzea, administrazio publikoekin izapidetze telematikoak egiteko, bai eta B@kQ gakoen alta ere, autentikazio eta sinadura elektronikorako

PROBA/TRAMITAZIO KOPURUA

Eskaera-motaren arabera

Eskaera-mota

Probak/tramitazioak 2017an

Emakumeak

Gizonak

Probak/tramitazioak 2016an

IT txartela

6.215 proba

62.526 pertsona izena emanda

48.921

13.605

4.178 proba

37.598 pertsona izena emanda

Metaposta

4.054

3.052

1.002

3.124

Izenpe ziurtagiri digitalak

6.928

3.043

3.885

1.601

GUZTIRA

17.197

 

 

8.903

KZGUNEA

KZgunea 2001ean hasi zen, herritarrei informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hurbiltzeko eta horien erabileran gaitzeko. 16 urteotan, KZguneak prestakuntza eman du teknologia berriekin lotutako arlo guztietan, Euskadin arrail digitala murrizteko eta, horrela, teknologikoki aurreratua den gizartea lortzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak