
KZgunea sareak teknologia eta digitalizazioko prestakuntza eman zien 45.242 pertsonari 2017an, erdia baino gehiago, % 57, emakumeak izan ziren
- Herritar digitalen bultzada sustatzeko sortu zen zentroen euskal sareak, horrela, Euskadin genero-arrail digitala murrizten lagundu zuen
- Prestakuntza-jarduerak, aholkularitza pertsonalizatuak eta onlineko administrazio-tramiteak egiteko zerbitzuen tramitazioak 7.800 baino gehiago izan ziren. Eskari gehien izan zuen zerbitzua aurrez aurreko prestakuntza izan zen, eta eskari gehien izan zuten ikastaroak oinarrizko Internetarekin eta smartphone eta tablet-en erabilerarekin lotutakoak
- KZguneak 252 zentro ditu, Euskadiko Autonomia Erkidego osotik banatuta, eta IKTetan espezializatutako ehun bat pertsona hezitzailek osatzen duten taldea
KZgunea Euskadin digitalki alfabetizatutako herritarren bultzada sustatzeko sortu zen zentroen euskal sarea da. EJIE Eusko Jaurlaritzako Informatika Sozietateak kudeatzen du, eta 252 zentro ditu, Euskal Autonomia Erkidego osotik banatuta, teknologia digital berrien zabalkunderako, prestakuntzarako eta esperimentaziorako, eta IKTetan espezializatutako ehun bat pertsona hezitzailek osatzen duten taldea. Zentroen erdia ia, 114, Bizkaian daude.
KZGUNEA ZENTROAK
Lurralde historikoaren arabera
Lurralde historikoa |
Zentro-kopurua |
Zentroen ehunekoa |
Araba |
55 |
% 22 |
Bizkaia |
114 |
% 45 |
Gipuzkoa |
83 |
% 33 |
GUZTIRA |
252 |
% 100 |
2017an, KZguneak 45.000 pertsona baino gehiagori eman zien arreta, 2016an baino % 15 gehiagori; horiek proiektuak eskaintzen dituen zerbitzuetara jo zuten: jarduerak –besteak beste IKTen prestakuntza-ikastaroak–, eremu teknologikoko kontsultak egitea, Internetetik nabigatzea edo onlineko administrazio-izapideak egin ahal izateko zerbitzuak eskatzea.
2016/2017 ERABILTZAILEEN KONPARATIBA
Adin-tartearen arabera
Adin-tartea |
2017ko erabiltzaileak |
2016ko erabiltzaileak |
Konparatiba |
<16 urte |
430 (% 1) |
426 (% 1) |
+4 (+%1) |
16-25 urte |
2.692 (% 6) |
2.393 (% 6) |
+299 (+%12,5) |
26-35 urte |
7.113 (% 16) |
6.063 (% 15) |
+1.050 (+%17,3) |
36-45 urte |
11.968 (% 26) |
10.502 (% 27) |
+1.466 (+%14) |
46-55 urte |
11.011 (% 24) |
9.647 (% 25) |
+1.364 (+%14,1) |
56-65 urte |
6.586 (% 15) |
5.594 (% 14) |
+992 (+%17,7) |
>65 urte |
5.442 (% 12) |
4.748 (% 12) |
+694 (+%14,6) |
GUZTIRA |
45.242 (% 100) |
39.373 (% 100) |
+5.869 (+%15) |
Erabiltzaileen erdia baino gehiago, % 57, emakumeak izan ziren, gehienak 36 eta 45 urte bitartekoak. KZgunearen lanak, horrela, Euskadin genero-arrail digitala murrizten lagundu zuen.
PERTSONA AKTIBOEN KOPURUA ETA EHUNEKOA
Adin-tartearen eta sexuaren arabera
Adin-tartea |
Emakumeak |
Gizonak |
<16 urte |
243 (% 0,5*) |
187 (% 0,5*) |
16-25 urte |
1.556 (% 3,4*) |
1.136 (% 2,6*) |
26-35 urte |
4.535 (% 10*) |
2.578 (% 5,8*) |
36-45 urte |
7.314 (% 16,1*) |
4.654 (% 10,4*) |
46-55 urte |
6.086 (% 13,4*) |
4.925 (% 10,9*) |
56-65 urte |
3.377 (% 7,4*) |
3.209 (% 7*) |
>65 urte |
2.821 (% 6,2*) |
2.621 (% 5,8*) |
GUZTIRA |
25.932 (% 57*) |
19.310 (% 43*) |
*erabiltzaile-kopuru osoaren arabera, 45.242, kalkulatu da ehunekoa
BEREZKO ZERBITZUAK
2017an, sareak 7.800 jarduera baino gehiago eskaini zituen eta 30.000 pertsona baino gehiagori eman zien teknologiako eta digitalizazioko prestakuntza. Aurrez aurreko prestakuntza izan zen eskari gehien izan zuen zerbitzua; 26.000 erabiltzailek baino gehiagok jaso zuten, in situ, prestakuntza, Euskadiko KZgunea zentroetan emandako 4.500 ikastaro inguruetan.
BERTARATUTAKOEN KOPURUA ETA EHUNEKOA
Zerbitzu-motaren arabera
Zerbitzu-mota |
Jarduera-kopurua |
Bertaratutako guztiak |
Emakumeak |
Gizonak |
Aurrez aurrekoak |
4.530 |
26.048 (% 84,4) |
15.412 (% 49,9) |
10.636 (% 34,5) |
Urrunekoak |
52 |
719(% 2,3) |
469(% 1,5) |
250 (% 0,8) |
Hitzaldiak |
53 |
651(% 2,2) |
384(% 1,3) |
267 (% 0,9) |
Tutoretzak |
3.198 |
3.428 (% 11,1) |
2.001 (% 6,5) |
1.427 (% 4,6) |
GUZTIRA |
7.833 |
30.846 (% 100) |
18.266 (% 59,2) |
12.580 (% 40,8) |
- Aurrez aurreko prestakuntza: eman ziren4.530 ikastaroetatik, eskari gehien izan zutenak oinarrizko Internet eta smartphones y tablets-enerabilerarekin lotutakoak izan ziren.
- Urruneko prestakuntza: prestakuntza KZgunearen ikaskuntza-plataformatik egiten da, hezitzaile espezializatuen tutoretzapean, eta ordu-mugarik gabe. Eman diren 52 ikastaroetatik, ofimatikari buruzkoak izan zuen eskari gehien, zalantzarik gabe, gero Google aplikazioak kudeaketa pertsonalerako ikastaroak.
- Hitzaldiak: eman diren 53 hitzaldietan parte hartu zuten gehienak “Android sekreturik gabe” hitzaldian ere izan ziren.
- Tutoretzak: Kontsulta ohikoenak euskal administrazio publikoarekiko izapide elektronikoekin, smartphones eta tableten erabilerarekin eta posta elektronikoaren erabilerarekin lotutakoak izan ziren.
Gainera, KZguneak beste 779 ikastaro eman zituen, eta, horrela, 4.801 pertsonari eman zien prestakuntza, zenbait erakunderekin eginiko lankidetzen bidez, besteak beste, Lantegi Batuak, Atzegi edo HAZIrekin, bai eta euskal udalekin eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuarekin ere, enplegu-eskatzaileen artean Interneteko oinarrizko prestakuntza sustatzeko eta laneratze eraginkorra bermatzeko.
KANPO ZERBITZUAK
2017an, KZguneko zentroak 120.601 ordu egon ziren zabalik. Denbora horretan, honako hauek ere egin, izapidetu eta kudeatu ziren:
- IT Txartelaren doako probak: informatikako eta Interneteko tresnen ezagutza egiaztatzen duen agiria
- Alta Metapostan: tutoretza pertsonalizatua doako postontzi-zerbitzu eta kutxa gotorreko zerbitzu hau aktibatzeko, interes pertsonaleko dokumentuak biltzeko
- Izenpe ziurtagiri digitalak: herritarren ziurtagiria kudeatzea eta izapidetzea, administrazio publikoekin izapidetze telematikoak egiteko, bai eta B@kQ gakoen alta ere, autentikazio eta sinadura elektronikorako
PROBA/TRAMITAZIO KOPURUA
Eskaera-motaren arabera
Eskaera-mota |
Probak/tramitazioak 2017an |
Emakumeak |
Gizonak |
Probak/tramitazioak 2016an |
IT txartela |
6.215 proba 62.526 pertsona izena emanda |
48.921 |
13.605 |
4.178 proba 37.598 pertsona izena emanda |
Metaposta |
4.054 |
3.052 |
1.002 |
3.124 |
Izenpe ziurtagiri digitalak |
6.928 |
3.043 |
3.885 |
1.601 |
GUZTIRA |
17.197 |
|
|
8.903 |
KZGUNEA
KZgunea 2001ean hasi zen, herritarrei informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hurbiltzeko eta horien erabileran gaitzeko. 16 urteotan, KZguneak prestakuntza eman du teknologia berriekin lotutako arlo guztietan, Euskadin arrail digitala murrizteko eta, horrela, teknologikoki aurreratua den gizartea lortzeko.