Eu

Atzera-kontaketa “Live Rail”-erako eta “14th World Metro & Light Rail Bilbao 2018”azokarako

2018.eko martxoak 23

BECek (Bilbao Exhibition Center) metro, metro arin eta aldirietako garraio sektoreko azoka eta kongresu garrantzitsuenetakoa jasoko du 2018ko apirilaren 18tik 19ra.

Live Rail-en, “14th World Metro & Light Rail Bilbao 2018” izenekoa jasotzen duen azokaren, antolakuntza, azken fasean sartu da, 4 aste baino pixka bat gehiago baino falta ez denean. Metroari, metro arinari eta aldirietako garraioari eskainitako nazioarteko ekitaldi profesional garrantzitsuenetako baten programaren azken xehetasunak lantzen ari dira. Bertan, 98 herrialde baino gehiagoko ordezkariek sektorearen azken aurrerapen teknologikoak ezagutu ahal izango dituzte erakusketari eskainitako gunean. Horrez gain, aldi bereko hitzaldi egitarau zabala prestatu da. Hitzaldi horietan, nazioarteko 150 hizlari baino gehiago arituko dira.

Azken edizioak Londonen egin ondoren, lehen aldiz egoitza Bilbo izango da. Ekitaldia antolatzeko, Mafex-en, Espainiako tren elkartearen, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ezinbestekoa izan da. Ekitaldiaren garapenean SPRI Taldeak, ETSk, Euskotrenek eta Metro Bilbaok ere laguntzen dute. Ekimenak Adifen eta Renferen babesa ere badu.

Horrez gain, ekitaldian sektoreko konpainia nagusiak egongo dira, CAF Taldea, ArcelorMittal, Ingeteam, Indra, Siemens, Bombardier eta Stadler, besteak beste. 60 enpresak hartuko dutela parte aurreikusten da, eta baita etorkizuneko sektorea irauliko duten azken berrikuntzak aurkeztuko dituzten startupak ere. Bertan Zentro Teknologikoak ere egongo dira, IK4 Research Alliance, besteak beste, eta baita Mugikortasunari eta Logistikari buruzko Clusterrak ere, Fundigex (Galdaketa), adibidez.

 

“Berrikuntza, Teknologia, Jarduketa” izenburupean, ekitaldiak mundu mailako garraio publikoaren gaurkotasunari eta etorkizunari buruzko eztabaida zabala jasoko du bi egunez. Antolakuntzatik prestatu den eta jardueraz beteta dagoen agenda apirilaren 17an hasiko da, ordezkarien eta enpresen arteko aurretiazko lan saioekin. Eztabaida foroak, garraio publikoaren etorkizunerako funtsezkoak diren alderdietan zentratuko dira: iraunkortasun estrategiak, kontrol sistemetan lortutako aurrerapenak, mugikortasun alorreko hobekuntzak eta erlazionatutako zerbitzuak, eta baita IoT izenekoak garraioaren munduan duen bilakaera ere. Horretarako, hitzaldiak eta hiri barruko tren garraioaren alorreko erakunde garrantzitsuen kasu praktikoak egongo dira, horien artean, Transport for London, London hiriko garraio publikoaz arduratzen den erakundea, Los Angeleseko Metroa, edo Kanadako Metrolinx, adibide batzuk aipatzeagatik.

Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik etorriko da. Horren ondoren, ekitaldiak aurrera jarraituko du, ETSko, Euskotreneko, Metro Bilbaoko eta SPRI Taldeko 4 arduradun nagusiek osatutako panel bereziarekin, “Garraio Publikoaren Berrikuntzarako Euskadiren estrategia” izenburupean. Bertan, SPRI Taldeko Alex Arriolak, Metro Bilbaoko Eneko Arruebarrenak, Euskotreneko Imanol Lezak eta ETSko Aitor Garitanok, Eusko Jaurlaritzak sektorearen berrikuntzarekin eta garraio eredu iraunkor eta integratuarekin duen konpromisoa azalduko dute, Euskadiren gizarte kohesiorako eta garapen sozio-ekonomikorako tresna gisa.

Ondoren, eta ekitaldiak iraungo dituen bi egunetan, sektoreko aditu ugarik, hiri barruko garraioan teknologia berriak ezartzeari eta industriak aldaketa horrekin bat egiteko duen moduari buruzko hainbat mahai-ingurutan hartuko dute parte. Beste alde batetik, joerak hiri barruko garraioaren beharrekin bat egiteko orduan administrazioek, operadoreek eta sektoreko agenteek duten lana aztertuko da.

Edizio honek berrikuntza handiak eta aurrerapen azpimarragarriak dakartza trenbide sektoreko I+Gari dagokionez. Berrikuntza eta aurrerapen horiek hainbat herrialdetatik datoz, Iran, Alemania, Mexiko, Panama, Kanada, Polonia, Britainia Handia, Peru, Israel, Hego Korea, Irlanda, Frantzia edo Errusiatik, besteak beste.

Ekitaldiko egitarau osoa, enpresa erakusleen zerrenda eta hizlariak eta babesleak helbide honetan ikus daitezke

http://www.terrapinn.com/conference/metrorail/index.stm

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Basañez, Pedro Fortea