Berriak Osasuna
Eu

Europako adituak batu dira Euskadin zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko berrikuntzaren eta ikerketa adimendunaren garapena baloratzeko

2018.eko martxoak 23

Euskadi, hiru egunez (martxoaren 21a, 22a eta 23a), ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All) Europako proiektuaren bilera garrantzitsu baten anfitrioi izan da, eta Europako zortzi ordezkaritza bisitariei osasun- eta zaintza-arloko irtenbide adimendunen garapena eta ezarpena erakutsi die.

 ITHACA Europako eskualdeen artean politika zientifikoaren ezagutza partekatzeko proiektua da; horren bidez, osasun-arloko irtenbide berritzaileak zabaldu ahalko dituzte erakunde publikoek eta sektoreko erakundeek

 

Euskadi ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All) Europako proiektuaren bilera garrantzitsu baten anfitrioi izan da. Bertan, Europako zenbait eskualdek parte hartzen dute, herritarren zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko, osasun-arloko eta osasun-arretako berrikuntza adimendunari buruzko esperientzien eta jardunbide egokien trukearen bitartez. Proiektuaren Euskadiko koordinatzailea Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa (BIOEF) da; hura da Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadiko osasun-sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzeko sortu duten tresna.

BIOEFek, Euskadiko eskualdearen proiektuan parte-hartzaile diren gainerakoekin (Kronigune, Tecnalia, IK4, Mondragon Korporazioa (MCC), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) batera, ekosistemari laguntzeko politikak hobetzeko ekintza-plana zehaztu nahi du (agintari publikoak, industria eta sektore akademikoa), herritarren onerako osasun-arretako eta osasuneko ezagutza sortzeko eta irtenbide berritzaileak zabaltzeko.

Horrela, ITHACAk ezagutza partekatzeko eta sortzeko laguntza-tresna izan nahi du eta horrek, erakunde publiko, organismo, enpresa eta osasun-eremuan inplikatuta dauden eragile guztien aldetik, osasun-arretako eta osasuneko irtenbide berritzaileen hedapena ekartzea. ITHACA iaz jarri zen abian, eta bost urte iraungo du. % 85ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, Interreg Europa programaren bidez, eta, bertan, Euskadirekin batera, beste zortzi eskualdek ere parte hartzen dute: Holanda, Danimarka, Eslovenia, Italia, Erresuma Batua, Frantzia, Polonia eta Alemania.

Proiektuaren bilera Bizkaiko zenbait zentrotan izan da, eta Exchange of Experience and Peer Evaluation (EEPE) event izenez ezagutzen da topaketa.Proiektuko kideen arteko bileren egutegian sartzen da, esperientziak eta ezagutza partekatzeko.

Euskadik ordezkaritza bisitariei osasuneko eta zaintzako irtenbide berritzaileen garapenean eta ezarpenean bizi duen egoera (smart health and care)  erakutsi die. Eskualde gonbidatuek horrelako irtenbideak errazago zabaltzeko I+G+b jarduerei laguntzeko Euskadik dituen programa eta azpiegiturak ezagutu dituzte.

Horrela, finantza-laguntzak ezagutu dituzte, bai eta laguntzako azpiegiturak –besteak beste, parke teknologikoak, inkubagailuak, living lab-a, eta abar–, ekimenak eta amaitutako eta abian diren proiektuak ere. Halaber osasun-arloaren berrikuntzan diharduten erakunde, enpresa eta eragileak zein diren erakutsi zaie eta beren eginkizuna zein den.

Hitzorduan Maria Aguirre Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak parte hartu du, bai ea BIOEF, Biocruces, Kronigune, UPV/EHU, SPRI, CIC bioGUNE, AZTI, Tecnalia eta enpresetako euskal osasun-ikerketaren eremuko adituek eta sektoreko agenteek ere.

Proiektuaren bilera amaitu da; bilera bat egin da eta bertaratzen direnek bisita ebaluatu dute. Beren ezagutza eta esperientziak oinarri hartuta, ikusi eta ikasi dutenari buruzko erantzun egituratua aurkeztu dute. Ebaluazioa Euskadiko osasun-arloko I+G+b jardueraren sektoreak aplikatu beharreko hobekuntza posibleak eta indarguneak ezagutzeko tresna izan da.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 23a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak