Eu

Artolazabal: “Aurten bikoiztu egin dira Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren proiektuetan parte hartzeko eskaerak; 718 eskabide aurkeztu dira, ehun helmugatarako, Asian, Amerikan eta Afrikan

2018.eko martxoak 25
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Barrian, Araban, zera nabarmendu du: “giza konpromisoa, elkartasuna eta gure gizartearen aurretiko jarrera”
  • 20 euskal GGKEtako ordezkariek ehun gazte hautatu dituzte, udan garapenerako lankidetzako ekimenetan parte hartzeko Peru, Senegal, Filipinak, Mexiko, Kolonbia, Ecuador, Kamerun, Bolivia, Kolonbia, Mozambike, India, Nikaragua, Guatemala, Honduras eta Haitin

 

Barria (Araba) 2018 03 25

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak zera nabarmendu du: “euskal gazteek erakutsi dituzten gizakonpromisoa, elkartasuna eta gure gizartearen aurretiko jarrera; aurten bikoiztu egin da 20 GGKEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin udan Asian, Afrikan eta Amerikan sustatutako proiektuetan parte hartzeko eskabide-kopurua. 

 

Asteburu honetan, Barrian 718 eskabideen artean hautatu diren 100 gazteak batu dira; ordezkoak egon daitezkeen bajak betetzeko aukeratu dira. Iaz 430 hautagai izan ziren, beti emakume gehiago gizon baino.

 

Atzo, larunbatean, eta gaur, igandean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzako arduradunek, Ander Añibarro buru izanik, gazte kooperanteen taldeari proiektuen gaineko informazioa eta orientazioa eman diote. Gaur goizean, GGKEek beren proiektuen xehetasunak eman dituzte.

 

“Kanpaina honetan, Euskadiko zenbait GGKEek 117 gazte eskatu dituzte, garapen-bidean dauden herrialdeetan garatzen dituzten proiektuetan parte hartzeko. Askotariko profilak eskatu dira: hezkuntza, osasuna, gizarte-zientziak, psikologia, informatika, ingeniaritza, komunikazioa, marketina, nutrizioa, musika, jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak, kontabilitatea edo gastronomia. Jaso diren eskabide guztietatik, 100 hautatu dira, zenbait elkarrizketa eta topaketa egin ondoren beren eta proiektuen ordezkarien artean”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

GGKE

Herrialdea

Profil kop.

Arquitectos sin fronteras Euskadi

Peru

3

Asociación Africanista Manuel Iradier

Senegal

2

Asociación Foro Rural Mundial

Filipinak

2

Ayuda en Acción 

Mexiko

6

Edex, Centro de Recursos Comunitarios

Kolonbia

1

Egoaizia

Peru

2

Fundación Ayuda Más

Ecuador

7

Peru

3

Fundación Benito Menni

Kamerun

2

Filipinak

2

Bolivia

2

Fundación Jóvenes y Desarrollo

Kolonbia

2

Fundación Juan Ciudad ONGD

Bolivia

2

Fundación Mozambique Sur

Mozambike

1

Haurralde Fundazioa   

India

2

Bolivia

3

Peru

4

Nikaragua

2

Hermanas Pasionistas

Kolonbia

3

Medicus Mundi Bizkaia

Guatemala

2

Serso San Viator de Euskal Herria

Peru

25

Honduras

4

Haiti

2

Bolivia

3

Solidaridad Internacional

Guatemala

2

Nikaragua

1

Peru

2

Taupadak

Bolivia

3

Xenofobiaren aurka taldea

Guatemala

5

     

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @armentia_josema
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: https://t.co/PiN3HBeRhx #cooperation #paysbasque #jeunesse
    Ministre Beatriz Artolazabal: "l'été prochain, ils démontre…

  • @basquemployment
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: https://t.co/PiN3HBeRhx #cooperation #youth #basquecountry #
    Minister Beatriz Artolazabal: "next summer they will demo…

  • @basquemployment
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: https://t.co/PiN3HBeRhx #cooperation #paysbasque #jeunesse
    Ministre Beatriz Artolazabal: "l'été prochain, ils démontre…

  • @Ingurukomej
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: https://t.co/PiN3HBeRhx #cooperation #paysbasque #jeunesse
    Ministre Beatriz Artolazabal: "l'été prochain, ils démontre…

  • @Ingurukomej
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: https://t.co/PiN3HBeRhx #cooperation #youth #basquecountry #
    Minister Beatriz Artolazabal: "next summer they will demo…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/PiN3HBeRhx #cooperation #paysbasque #jeunesse
    Ministre Beatriz Artolazabal: "l'été prochain, ils démon… https://t.co/z3ovLqhGfW

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/PiN3HBeRhx #cooperation #youth #basquecountry #
    Minister Beatriz Artolazabal: "next summer they will d… https://t.co/m157g5EzAg

Ekitaldiko kargudunak