Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak eta Ertzaintzako sindikatuek Brigada Mugikorra modernizatzeko akordio baten oinarriak ezarri dituzte gaur

2018.eko martxoak 22

Akordioaren oinarriek Brigada Mugikorra benetan eta eraginkortasunez modernizatuko dela bermatzen dute, ordutegiak bateratuta, entrenamendu taktiko kualifikatuekin, gehieneko iraute denbora ezarrita eta proba fisikoak gaindituta

Sailaren eta Ertzaintzako sindikatuen arteko aldebiko bilerak Erandioko egoitza nagusian egin dira, goizean ERNE eta ELA-ERTZAINTZA sindikatuekin eta arratsaldean EUSPEL eta ESANekin. Segurtasun Sailaren izenean Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuorde Ana Agirre, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga, Giza Baliabideen zuzendari Miren Karmele Arias, Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondo eta Sindikatuen Harremanetarako buru Javier Barco izan dira bileran.

Sailak eta Ertzaintzako gehiengo sindikalak lortu duten akordioaren oinarrietan jaso dira ordutegiak bateratzea, ohiko entrenamenduetan eta entrenamendu taktiko kualifikatuetan oinarritutako ebaluazio jarraitua, espezializazio-ikastaro berriak egitea, proba fisikoak gainditzea eta gehieneko iraute denboraren eta zerbitzu aktibo modulatuaren ezarpenean erregulazioa egokitzea. Horiexek dira Brigada Mugikorraren modernizazio errealari eta eraginkorrari eta Ertzaintzaren barruan laguntza operatiboko unitatea den honen egungo eta etorkizuneko premiak egokitzeari ekiteko beharrezko jo diren neurriak.

Gaurko aldebiko bileretan gehiengo sindikalarekin lortutako akordioaren oinarrietako gai zehatzak, Ertzaintzaren Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioari dagozkion alderdi guztietan, negoziazio kolektiborako 103 Mahaian aztertuko dira, eta behin Brigada Mugikorra modernizatzeko zehaztapenak behin betikoak direnean, Ertzaintzaren Kontseiluan emango da antolaketan dituzten ondorioen berri.  Bi aldeen konpromisoa bi bilerak apirila amaitu aurretik deitzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak