Berriak Lehendakaritza
Eu

Eikenekeginkizun komertzial batekin bidaiatu du Buenos Airesera

2018.eko martxoak 23

Eduki digitalen eta ikus-entzunezkoaren Klusterrak Buenos Airesera bidaiatu zuen, herrialde australa eginkizun komertzial batekin bisitatzearen testuinguruan. Euskadiko ikus-entzunezko ekoizle, komunikabide agentzia eta berrikuntza sozial eta eduki digitalen enpresa eta hedabideetako ordezkariek osatutako delegazioak Buenos Aires Web Fest ekitaldian parte hartu zuen. Honetaz gain, lekuko sektoreko enpresekin negozio errondak egin zituen, baita bertako ikus-entzunezko eduki ekoizleak eta telebista kateak bisitatu ere, Argentinan ikus-entzunezko sektorearenlan egiteko modua ezagutzeko asmoz.


Bisitarien agenda Buenos Aires hiriko gobernuarekin batera antolaturikoEikenen aurkezpen batekin hasi zen, zuzendaria den Francisco Valmañaren eskutik, Buenos Aireseko Ikus-Entzunezko Distrituan. Ondoren, leku berdinean, euskal enpresek negozio erronda bat egin zuten bertako hogei bat enpresekin.


Buenos Aires Web Fest ekitaldiaren testuinguruan, Eikenek“Elkarretaratzearen erronka: ikus-entzunezko klusterrak munduan” izenburua zuen panela aurkeztu zuen, Buenos Aires ClusterAudiovisual - BACArekin batera. Honen barne dauden enpresekin bat eginez, “matchmaking” batean parte hartu zuen, negozio berriak miatzeko helburuarekin. Bisita osatzeko, euskal enpresen delegazioak Telebista Publikoa, TELEFE eta Pol-ka, Argentinan ikus-entzunezko edukien produkzioan erreferenteak direnak, bisitatu zituen, lekuko enpresen knowhow delakoa ezagutzeko.


Buenos Aireseko egonaldian, euskal kluterreko kideek Laurak Bat euskal etxea bisitatu zuten, non Argentinako euskal diaspora sakonago ezagutzeko aukera paregabea izan zuten.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak