Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriarte sailburuak 2016-2017 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu ditu

2018.eko martxoak 23
  • 15 irabazle gazteek ingelesa hobetzeko ikastaroa eta egonaldia egingo dute udan hiru astez Toronton (Kanada)
  • Saridun guztiak unibertsitateko lehen mailan ari dira egun ikasketak burutzen, eta Batxilergoa 8,75 puntu edo gehiagoko batez bestekoz amaitu zuten 

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Alonso sailburuordeak, 2016-2017 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu dituzte gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu den ekitaldian. 15 gazte irabazleek, saridun direla egiaztatzen duen diploma jaso dute sailburuordearen eskutik, eta horrekin batera, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu dute, uda honetarako. Irabazleak (4 bizkaitar, 7 gipuzkoar eta 4 arabar) unibertsitateko lehen mailan ari dira egun ikasketak burutzen.

Joan zen 2016-2017 ikasturtean 14.000 ikaslek baino gehiagok bukatu zuten Euskadin Batxilergoa, eta horietatik 519 aurkeztu ziren Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek betetzen zuten baldintza hau: Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako bataz besteko nota. 2017ko ekainaren 13an burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak amaitu ondoren. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoen ingurukoak, bai hizkuntza probak (Euskara edo Gaztelania, eta atzerriko hizkuntza bat). Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria, gaur eguerdiz jaso duten saria, hain zuzen ere.

Ekitatea eta aukera berdintasuna

Ekitaldian, Uriarte sailburuak ikaslean ez ezik hauen familiak ere zoriondu ditu –bertan baitziren- ikasketa ibilbide osoan seme-alabei eman dieten babesagatik. Sailburuak ikasle hauek egiten duten ahalegina ere aitortu du. “Agerian utzi duzue ahaleginduz gero lor daitezkeela helburuak. Ez da erraza, ahalegina eskatzen du, baina lortu daiteke. Euskadin ezer zaintzen badugu, ezer babestu badugu duela urte askotik hona, horixe da hain zuzen ere: aukera berdintasuna, ekitatea, kalitatezko heziketa jasotzeko eta norberak nahi dituen ikasketetarako sarbidea izateko aukera”.

“Gaur hemen, hiru lurralde historikoetako ikasleak zaudete, ikastetxe publiko zein kontzertatutakoak, Euskadin edo Euskaditik kanpo jaiotakoak. Horrek berdin du. Ikasketak aurrera ateratzeko gogoa eta borondatea duenak, aukera izango du gure artean. Aukera berdintasun hori gure hezkuntza sistemaren bizkar hezurra delako. Eta horrek indartsuago egiten gaitu gizarte bezala” esan du amaitzeko.

Sari banaketa ekitaldia, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleek osatutako haize-boskote batek girotu du, Joseph Haydn-en eta Johann Christian Bach-en lanak interpretatuta.

Batxilergoko Sari Berezien helburua honako hau da: Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea. 2017-2018 ikasturte honetarako sarien deialdia maiatzean argitaratuko da.

Ikasle sarituen zerrenda:

Saritutako ikasleek guraso, senitarteko eta Batxilergoko ikasketak burutu zituzten institutuetako arduradunak lagun zituztela jaso dituzte sariak. Hauek izan dira irabazleak:

Izen abizenak

Ikastetxea

Lurraldea

EVA SOLIS GIMÉNEZ

CPEIPS B.V. MARÍA HLBHIP

BIZKAIA

MARÍA MANTEROLA LARRAÑAGA

CPES OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA BHIP

GIPUZKOA

ÓSCAR SANGALLI PEÑA

IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHI

GIPUZKOA

NEREA SANTISTEBAN GOIRI

CPEIPS LAUDIO IKASTOLA HLBHIP

ARABA

JAIME FERNÁNDEZ TEJEDOR

CPEIPS CALASANCIO HLBHIP

BIZKAIA

ANDER SUSAETA BURZACO

CPEIPS PADRE ANDRÉS URDANETA HLBHIP

BIZKAIA

SANTIAGO DIAZ DE ARGANDOÑA MUÑOZ

IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI

ARABA

MIKEL GARITANO TELLERIA

CPEIPS GAZTELUPE-ARIMAZUBI IKASTOLA HLBHIP

GIPUZKOA

JOKIN IRASTORZA ZABALEGUI

CPES OIARTZO BATXILERGO IKASTOLA BHIP

GIPUZKOA

IKER CASTELLANO FLORES

IES BOTIKAZAR BHI

BIZKAIA

INÉS PABLOS ECHEPARE

IES PÍO BAROJA BHI

GIPUZKOA

IMANOL ARRILLAGA ALDABALDETRECU

CPES OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA BHIP

GIPUZKOA

CELINA DONG YE

CPEIPS SAN PATRICIO HLBHIP

GIPUZKOA

JULEN BENGOA DÍAZ

IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI

ARABA

IRENE COTRINA DE LOS MOZOS

IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI

ARABA

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La consejera @c_uriartetoledo ha entregado los Premios Extraordinarios de Bachillerato 2016-2017 ➡︎ https://t.co/MMRDT4nTF6 ht…

Ekitaldiko kargudunak