Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtsaren kudeaketan parte hartzeko aukera defendatu du Bruselan

2018.eko martxoak 22

Marian Elorza EBrako migrazio-bide gehigarri seguruak sortzearen alde agertu da, hala nola bisa humanitarioak, familia zabala berriz elkartzeko aukera edo babes-programa pribatuak 

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak egun hauetan Bruselan egiten ari den Eskualdeen Batzordearen osoko bilkuran parte hartuko du, eta eskualde-erakundeek Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtsean parte hartzeko aukera defendatuko du. 

Osoko bilkuran, etorkinen integrazioari eta gizarte-kohesioari buruz eztabaidatzen ari da, eta Migrazio, Barne Arazo eta Herritartasuneko Europako komisario Dimitris Avramopoulos-ek, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeko zuzendariorde nagusi Laura Thompson-ek eta Migrazioetarako Europako Aholku Kontseiluko ordezkari Anila Noor-ek hartuko dute parte. Halaber, aurreikusitakoaren arabera, Auzotasun eta Zabalkuntza Negoziazioetako Europako Politikako komisario Johannes Hahn izango da bertan. 

Migrazioaren arloan, Eusko Jaurlaritza EBrako migrazio-bide gehigarri seguruak sortzearen alde agertu da, hala nola bisa humanitarioak, familia zabala berriz elkartzeko aukera edo babes-programa pribatuak. Halaber, integrazio-politikan eskumenak dituzten eskualde-erakundeek Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtsaren kudeaketaren zati bat beren gain hartzearen alde dago. 

Defentsa-arloko industria-garapenerako Europako programa bat ezartzen duen Erregelamendu Proposamenari buruzko irizpenari dagokionez, Eskualdeen Batzordea ETEak produkzio- eta hornidura-katean txertatzearen eta finantzatzearen alde dago. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren ustez programaren enpresa onuradunek Europako kapitalaren kontrolpean egon behar dute, eta garapen teknologikoek Europako Erkidegoan jarraitu behar dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak