Eu

Artolazabalek Unibertsitatean eta lanbide-zentroetan ikasten ari diren euskal gazteak “Euskadiko eta Europako ekonomiaren aukera onenak aprobetxatzera animatu ditu, aurreikuspenaren, gaitasunaren, ekintzailetzaren eta ilusioaren jarrera oinarri hartuta”

2018.eko martxoak 22
  • Gazte Up jardunaldia Deustuko Unibertsitatean
  • “Gazteria ez da homogeneoa, eta, Eusko Jaurlaritzan, lan-merkatutik urrun daudenek ere enpleguari berriz heltzeko behar dituzten gaitasunak eskuratzeko lan egiten dugu”
  • “Deustuko Unibertsitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin eta LHko zentroekin lankidetzan, beka batzuk jarri ditugu martxan eta, horien bidez, enpresa eta ikasleen arteko harremanari bide eman nahi zaio”

 

Deustu, 2018 03 22

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak unibertsitatean eta lanbide-zentroetan ikasten ari diren euskal gazteak “Euskadiko eta Europako ekonomiaren aukera onenak aprobetxatzera animatu ditu, merkatuen joeren aurreikuspenaren, gaitasunaren, ekintzailetzaren, ilusioaren eta ezagutzaren jarrera oinarri hartuta”     Artolazabalek, gaur goizean, Gazte Up jardunaldian parte hartu du; jardunaldia Deustuko Unibertsitateak eta El Correo egunkariak antolatu dute, unibertsitateko gazteei zuzenduta, eta lanbide-mailako helburuak aztertzen ditu.

 

Jardunaldian, Beatriz Artolazabal sailburuaz gainera, honako hauek ere parte hartu dute: Víctor Urcelay Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetzako eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea, Antonio Barrena El Correoko eragiketen zuzendaria, Teresa Laespada Bizkaiko Enpleguko, Inklusioko eta Berdintasuneko foru-diputatua, Xabier Otxandiano Bilboko Enplegu zinegotzia, Cristina San Salvador BBK Fundazioko gizarte-eragina neurtzeko eta kudeatzeko arduraduna,  Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria, Jon Ruiz, Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendaria, Alicia Rodriguez, José Luis del Val,  Ana Diaz,  Ainhoa Beltrán, Gloria Múgica, eta Esteban Vicente.

 

“Ezagutza funtsezkoa da aldaketak gero eta handiagoak diren eta gero eta azkarrago gertatzen diren gizartean.  Unibertsitateko egonaldia aprobetxatu behar duzue; bertan sortzen da gizarteak hainbeste baloratzen eta eskatzen duen ezagutza. Ikasle eta gazte zareten aldetik, Euskadi dagoeneko bizi dugun berehalako etorkizunera mugitzen duen gizarte-eragilearen zati handia zarete.

 

Artolazabalek foroan azaldu duen bezala, “etorkizun horrek prestakuntza, ezagutza, hizkuntzak, ekimena eta gizarte-kontzientzia behar ditu.    Balio horien bidez ere eraikitzen da Europako gizarte-oinarria. Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko espiritu berritzailea duten gazteak behar ditugu”.

 

Gaitasunak

“Gazteria ez da homogeneoa, eta, Eusko Jaurlaritzan, lan-merkatutik urrun daudenek ere enpleguari berriz heltzeko behar dituzten gaitasunak eskuratzeko lan egiten dugu” Enplegu bat badu, gazte batek argiago pentsa dezake bere emantzipazioaren, etorkizunaren eta familia eratzeko proiektuaren gainean”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du “enplegua eta etxebizitza bi funtsezko elementu direla lortu nahi den emantzipazioa lortzeko eta zuon bizi-proiektuak eraikitzen hasi ahal izateko. Hori dela eta, funtsezkoa da, halaber, hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioan eragina gutxitzea. Nire ustez, eremu horretan Euskadi urrats handiak eta positiboak ematen ari da”.

 

Artolazabalek prestakuntza duala aipatu du, “zentzu horretan ekimen arrakastatsua, bai prestakuntzan, bai unibertsitatean. Zehazki, Unibertsitatea eremu horretan aurrera egiten ari da, eta gero eta handiagoa da enpresa eta enpresa-erakundeekin batera dituen konpromisoa eta lana”.

 

“Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailetik, Deustuko Unibertsitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin eta LHko zentroekin lankidetzan, beka batzuk jarri ditugu martxan eta, horien bidez, enpresa eta ikasleen arteko harremanari bide eman nahi zaio”, esan die sailburuak Deustuko ikasleei.

 

Beatriz Artolazabalek “ekintzailetza gaitasun berritzaileak eskuratzeko prozesu gisa” aipatu du, “gaitasun horiek nork bere kontura edo besteren kontura garatzeko. Ekintzailetza-tasak hobetu daitezke, betiere gure gazteek erakundeek bultzatutako sustapenak eta laguntzak ezagutzen badituzte eta enpresa-aholkularitza eta merkatuetarako aholkularitza ona badago”.

 

Ekintzailetza

“Ekintzailetzari laguntzeko ekosistema ona dugu, baina ekintzailetza adin goiztiarragoetan ezarri behar dugu. Ez bakarrik nork bere kontura lan egiteko, baita garapen pertsonalerako aukera gisa ere”, esan du Artolazabalek.

 

Aurten, Deustuko Unibertsitateak Egitezko Ekintzailetzako Master Duala jarri du martxan; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren finantzaketa du eta “Euskadiko enpresen erronka eta enpresa errealetan oinarritutako ikaskuntza”ra bideratuta dago.

 

Artolazabalen iritziz, “bizi izan ditugun urte gogorrenen ondoren, gazteriak Euskadiko eta Europako ekonomiaren aukera onenak aprobetxatuko ditu, merkatuen joeren gaineko aurreikuspenaren, gaitasunaren, ekintzailetzaren, ilusioaren eta ezagutzaren jarrera oinarri hartuta. Adierazle ekonomikoek erakusten dute suspertze ekonomikoa badela eta horrek gaur aipatuko dudan azken elementura garamatza, enpresara”.

 

“Euskal enpresek krisia bizi izan dute eta gehienek erantzun positiboa izan dute, eta merkatu berrien gaineko interesa erakutsi dute, ekoizteko eta banatzeko modu berrien gainekoa, eskari berri, zerbitzu berri eta joera berrien gainekoa. Eusko Jaurlaritzan uste dugu sortzen ari den enpleguaren kalitate ona behar dela eta, hori dela eta, uste dugu produktibitatea berreskuratu duten eta beren egoera eguneratu duten enpresek ordainsari eta baldintza sozial hobeak dituzten enpleguen aldeko apustua egin behar dutela”, esan du.

 

Konpromisoa

“Guk kalitateko enpleguarekin dugu konpromisoa, eta 2020rako 20.000 gazteri lan-aukera eskaintzeko lanean ari gara. Enpleguko eta suspertze ekonomikoko esparru-programa, unibertsitate-enpresa Estrategia eta 2020rako Enplegu Plana dira horretarako ditugun tresnak.  2017an, guztira 6.700 gaztek lortu dute lehen lan-esperientzia, ekimen horien bidez”, esan dio Artolazabalek ikasleen kolektiboari.

 

Artolazabalek jardunaldian parte hartu duten gazteak gonbidatu ditu “beren enpresaren aurrerapen ekonomiko positiboaren eta bertako garapen sozialaren eta konprometituaren alde lan egitera.  Horrela, euskal enpresa- eta ekonomia-egitura eraikiko dugu, sendo ehundua, eta bertan pertsona izango da ardatz eta etorkizuneko ikuspegi jasangarria izango du”.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús Riaño