Berriak Hezkuntza
Eu

Euskadiko Lanbide Heziketa europarako erreferente gisa sendotu da

2018.eko martxoak 21
  • Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea maila goreneko bilerak izaten ari da Bruselan Enplegu, Hezkuntza, Prestakuntza, Industria 4.0 eta Lehiakortasun alorretako arduradunekin.
  • Marianne Thyssen Europako Komisarioak, Euskadiko Lanbide Heziketak gaur azaldu dion ikuspegian oinarrituko du G7ren goi bileran etorkizuneko enpleguez aurkeztuko duen planteamendua
  • Euskadik Lanbide Heziketako euskal ereduak egin duen aurrerabidea azaldu du, baita eredu horrek laugarren industria-iraultzaren etorkizuneko erronkei nola ematen dien erantzuna ere.
  • Europako Batzordeak euskal Lanbide Hezieketa hautatu du Europako erreferente izateko, erronka global konplexuei erantzun zehatzak emateko duen gaitasunagatik.
  • Bilera hauek Europako Batzordea aurrekontuak egiten eta 2021-2028 aldirako programa eta lan-ildoen lehentasunak ezartzen ari denean gertatu dira.

Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, Niko Sagarzazu Plangintza eta Antolakuntzako zuzendariarekin eta Rikar Lamadrid Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarekin batera, maila goreneko bilerak egin ditu Bruselan, Europako erakundeek eurek eskatutako agendaren barnean. Horrek frogatzen du Europako Batzordeak Euskal Lanbide Heziketari dagokionez duen interesa eta egiten dion jarraipena.

Euskadiren ekarpena G7ren hurrengo goi-bilerarako, etorkizuneko enpleguez

Hain da hori horrela, ezen, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Komisariaren kabineteak argitu baitu, Arevalo sailburuordearen azalpena entzun ondoren, Marianne Thyssen Komisarioak G7ren hurrengo goi-bilerarako Europatik osatuko duen planteamendua gaur Euskadiko Lanbide Heziketak aurkeztu dizkion eduki eta esperientzietan oinarrituko duela, honako arlo honi dagokionean: laugarren industria-iraultzak eskatzen dituen gaitasun profesionalei dagokienean, eta aldaketa handi horren ondotik sortzen ari diren –eta sortuko diren- enplegu berriei dagokienean. Horixe da hain zuzen ere, etorkizuneko enpleguen gaia, egungo G7aren presidentziaren lehentasunezko ardatzetako bat, eta ekainaren 8an eta 9an Canadan burutuko den goi-bileran jorratuko den gaietako bat. Bertan azalduko du Thyssen Komisarioak etorkizuneko enpleguez Europatik egiten den planteamendua. Europako Batzordeak 2025erako helburuen artean heltzen dio gai honi; Euskadin aldiz, 2023rako helburu moduan jorratzen da, Lanbide Heziketaren V. Planaren bidez inplementatuz.

Europako Batzordearen interesa da kasualitatea. Izan ere, egun Euskadiko Lanbide Heziketan 5.700 ikasle inguru ari dira Errendimendu Handiko zikloetan ikasten (ETHAZI deritzon metodologiaren bidez). Metodologia honek, gorago aipaturiko etorkizuneko erronka horietarako beharrezko izango dituzten gaitasunak eskuratzeko prestakuntza ematen die ikasleei.

Horrez gain, kabinete batak zein besteak interes handia erakutsi dute Tibor Navracsics (Hezkuntza eta Prestakuntzakoa) eta Marianne Thyssen Komisarioek (Enplegua eta Gizarte Gaietakoa) Euskadiko Lanbide Heziketa bertatik bertara ezagutu dezaten, Euskadirako bisita baten bidez.

Agenda trinkoa

Eric Mamer, Europako Batzordeko Lehiakortasun Zuzendariarekin atzo arratsaldez izaniko lehen bileraren ondoren, gaurko agenda estuak beste hainbat hitzordu jaso ditu. Batetik, Hezkuntza eta Prestakuntzako Europako Komisarioaren −Tibor Navracsics komisarioaren- kabinete buruarekin eta Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusiorako Europako Komisarioaren kabinete buruarekin −Marianne Thyssen− izan dira bilkurak. Baina Europako Batzordeko beste hainbat arduradun ere badira Arevaloren agendan: gaur eguerdiz Alexander Riedl-ekin batzartu da, Ekonomia Digitalerako Konpetentzien Unitate buruarekin, eta arratsaldean berriz Enplegu Unitate buruarekin –Dana Carmen Bachmannekin- eta EB-ko Lanbide Heziketaren arduradunarekin – Joao Santosekin- izango dira hitzorduak.

Hitzordu horietan zehar, Arevalok Europako Batzordeko arduradunei helarazi die Euskadiko Lanbide Heziketa ereduak duen ikuspegi estrategikoa, baita eredu horrek etorkizuneko erronkei nola ematen dien erantzuna ere, bereziki laugarren industria-iraultzari dagokionean. Europak euskal Lanbide Heziketa hautatu du LHko eta Enpleguko Europako etorkizuneko politikaren erreferente izateko, 2025era begira, pasa den azaroan LHren Europako Asteko ekitaldietan  adierazi zen moduan.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken urteotan Europako instituzioekin mantendutako lankidetza-ildo eta lan partekatuaren baitan, eta pasa den 2017an Bruselan egoitza duten hainbat Zuzendaritza Nagusik Euskadira egindako bisiten ondoren, Europako Batzordeak euskal Lanbide Heziketaren estrategia sakon ezagutzen jarraitu nahi du. EBk Euskadiko LH ereduarekiko duen interesa, bereziki, horrek erronka globalei erantzun zehatzak emateko duen gaitasunarengatik da, eta, aurretik adierazi izan duten moduan, gure LH ereduak pertsonak eta enpresak laguntzeko duen gaitasunagatik ere bai, hala gero eta konplexuagoa den munduan aurrera egiteko. Xede ditu, beti, bikaintasuna eta LHko zentroen eta eragile sozioekonomikoen arteko lankidetza.

EBerako Euskadiren Ordezkaritzaren laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzak duela urte batzuetatik hona lankidetza estua mantendu du Europako instituzioekin, eta Euskadi Europako erreferente bihurtu da lanbide-heziketa eta hezkuntza-berrikuntzari dagokienez, baita Europako lan-merkatuaren etorkizuneko beharrizanei ematen dien erantzunari dagokionez ere.

Pertsonak prestatzea

Sailburuordeak bere bilerakideei azaldu die nola jorratzen den euskal Lanbide Heziketatik pertsonen prestakuntza, ekoizpen-sektoreetan gertatzen ari den bilakaerari erantzuna emateko. Ildo horretatik, LHko euskal zentroetan ezartzen ari diren irakaskuntza eta ikaskuntza metodologia berriak azpimarratu ditu; metodologia horiek erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren aldeko apustua egiten dute, profesionalek etorkizuneko enpleguek eskatzen dituzten konpetentziak beregana ditzaten.

Europako Batzordeko arduradunek Jorge Arevaloren eta haren lantaldearen eskutik ezagutu dute Euskadiko Lanbide Heziketako zentroek egiten duten sare-lana, edo nola heltzen dieten konektagarritasuna eta digitalizazioa gisako erronkei; gai horiek funtsezkoak dira laugarren industria-iraultzaren garapenean. Sistema adimendunen testuinguru horretan, ezinbesteko kontzeptu berri bat agertzen da eta euskal LHak ez du albora utzi nahi: Giza Garapen Iraunkorra, eta horrek esan nahi duena: 4.0 baloreetaranzko bidean aurrera egiten jarraitzea.

Europako Batzordeak Euskadiko Lanbide Heziketako sistemak enpresei −bereziki ETEei− berrikuntza aplikatuan ematen dien laguntza ezagutzeko interesa ere adierazi du, era horretan haien produktuak, ekoizpen-prozesuak eta zerbitzuak hobetuz.        

2021-2028rako lehentasunak

Euskadiko LHko ordezkariak Bruselan egiten ari diren bilerak Europako Batzordea aurrekontuak egiten eta 2021-2028 aldirako programa eta lan-ildoen lehentasuna ezartzen ari den unean ari dira gertatzen. Euskadiren interesak defendatu eta Europako agendan Euskadi egiten ari den lana kokatzeak, Industria 4.0 eta sektore digitaleko alorretan Euskadiren kokapena indartzen du prestakuntzaren eta espezializazioaren Europako etorkizuneko agendan.

Lanbide Heziketako sailburuordearen agenda Bruselan

 

Martxoak 20, asteartea

-       17:30etan Eric Mamer zuzendariarekin bilera; Barne Merkatu, Industria, Enpresa eta ETEn Zuzendaritza Nagusia.

                 

Martxoak 21, asteazkena  

-       10:00etan, Hezkuntza Komisario Tibor Navracsics-en kabineteko Rodrigo Ballesterrekin bilera.

-       12:00etan, Alexander Riedl-ekin bilera (Komunikazio-sare, Eduki eta Teknologien Zuzendaritza Nagusiko “Ekonomia Digitala eta Skills” ataleko burua)  

-       15:00etan, Marianne Thyssen Enplegu eta Gizarte Gaietako Komisariaren kabineteko Kasia Jurcsak-ekin bilera.

-       16:30etan Enplegu eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza Nagusiko Joao Santos, Gregorio de Castro eta Dona-Carmen Bachmann-ekin bilera.

Jorge Arevalo sailburuordearekin batera, bilera guztietan parte-hartzaile izango dira Marta Marin, Euskadiren EBrako ordezkaria, Niko Sagarzazu Plangintza eta Antolakuntzako zuzendaria eta Rikar Lamadrid Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria ere.

 

43 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @enpositiuFPB
    2018.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @ADocenteRevista: Euskadi, referente europeo para la #FP https://t.co/qPMZPruES7 @jarevalo_FP @ic_fp @HETELFP @IkaslanEuskadi @fp_empres…

  • @profesario
    2018.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @ADocenteRevista: Euskadi, referente europeo para la #FP https://t.co/qPMZPruES7 @jarevalo_FP @ic_fp @HETELFP @IkaslanEuskadi @fp_empres…

  • @ManoloFBarroso
    2018.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @ADocenteRevista: Euskadi, referente europeo para la #FP https://t.co/qPMZPruES7 @jarevalo_FP @ic_fp @HETELFP @IkaslanEuskadi @fp_empres…

  • @MarketTeacher
    2018.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @ADocenteRevista: Euskadi, referente europeo para la #FP https://t.co/qPMZPruES7 @jarevalo_FP @ic_fp @HETELFP @IkaslanEuskadi @fp_empres…

  • @EloyFP_SdS
    2018.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @ADocenteRevista: Euskadi, referente europeo para la #FP https://t.co/qPMZPruES7 @jarevalo_FP @ic_fp @HETELFP @IkaslanEuskadi @fp_empres…

  • @fp_empresa
    2018.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @ADocenteRevista: Euskadi, referente europeo para la #FP https://t.co/qPMZPruES7 @jarevalo_FP @ic_fp @HETELFP @IkaslanEuskadi @fp_empres…

  • @ADocenteRevista
    2018.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, referente europeo para la #FP https://t.co/qPMZPruES7 @jarevalo_FP @ic_fp @HETELFP @IkaslanEuskadi @fp_empresa Haciendo camino...

  • @ADocenteRevista
    2018.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/qPMZPruES7

  • @JosuEtxebarria1
    2018.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @IkaslanEuskadi
    2018.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @rlamaintxau
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@fpeuskadi #euskadibasquecountry #EU #VocEducation reference https://t.co/GBsEeagART

  • @ingegoros
    2018.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @SJCalasanz
    2018.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/u7DlcjhSba

  • @AlvarezArantza3
    2018.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @markiteando
    2018.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @Gendron_34
    2018.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    .@fpeuskadi #euskadibasquecountry #EU #VocEducation reference https://t.co/GBsEeagART

  • @FPeuskadi
    2018.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @LuisSaratxaga
    2018.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @pereda_carlos
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @Laudioalde
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/u7DlcjhSba

  • @IruneVicuna
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

  • @eadrianFP
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: @FPeuskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional

    https://t.co/b3SbYjwRPZ https://t.co/DweeycAKYk

  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/u7DlcjhSba

  • @rlamaintxau
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@FPeuskadi Euskadi se consolida como referente europeo para la Formación Profesional https://t.co/5Kdv80htkU

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak