Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Baheketa Programaren bidez, 26.856 lesio gaizto eta premaligno detektatu dira, 10 urtean, abian jarri zenetik

2018.eko martxoak 22
  • Jon Darpón Osasun sailburuak nabarmendu du euskaldunen osasun-emaitzak hobetu egin direla, pertsonen etxeetara kita bidali izanaren, Lehen Mailako Arretako langileen inplikazioaren, kolonoskopien kalitatearen eta monitorizazio zentralizatuaren ondorioz.
  • 2009aren aurretik, koloneko eta ondesteko minbizien % 40 baino ez zen diagnostikatzen estadio goiztiarretan.
  • Herritarren parte-hartzea % 72koa izan da, eta hori Estatu eta nazioarte mailan eskaini daitekeen daturik onena da.

 

Jon Darpón Osasun sailburuak, gaur goizean, Gasteizen parte hartu du Osakidetzak kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko antolatu duen jardunaldi batean. Aurten Osasun Sailak Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programa onetsi eta abian jarri zenetik 10 urte igaro dira.

Osasun sailburuaren hitzen arabera, pertsonen etxeetara kita bidali izana, Lehen Mailako Arretako langileen inplikazioa, baheketarako kolonoskopioen kalitatea eta monitorizazio zentralizatua Programaren oinarrizko euskarriak dira, eta horiek ondorioak ekarri dituzte, prozesuen kalitateari, emaitzei eta osasunean duten eraginari dagokienez.

Jon Darpónek nabarmendu du Euskadik kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko programa onenetako bat duela, eta erreferentea dela Estatu eta nazioarte mailan, berme, parte-hartze, eraginkortasun eta kalitate handia duelako.  Gainera, ahalegin eta lan handia eta etengabea egin da bai baliabideen zuzkiduran eta inbertsioan, bai Osakidetzako profesionalen antolamenduan eta inplikazioan eta baheketan konfiantza duen eta testa bere etxean egiten duten biztanleen inplikazio ezinbestekoan ere, esan du.

Populazioen baheketa-programen helburua da goizetik detektatzea minbiziaren aurretiko lesioak eta hasierako estadioetan dauden minbiziak, biztanleen biziraupena eta bizi-itxaropena areagotzeko.  Osasun sailburuak esan du Osasun Sailak Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programaren eta egun Osakidetzak dituen guztien aldeko apustua egin eta konpromisoa hartu duela, eta, horrela, horietara berdintasun-baldintzetan, arreta integratuz eta kalitatez joko dela bermatzen dela.

Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programaren balantzea

Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programak berak emandako datuen arabera, egun arte, baheketaren bidez 26.856 lesio premaligno (adenoma aurreratuak) eta gaizto (minbizi inbaditzaileak) detektatu eta tratatu dira eta, horietatik, % 69,6 gizonetan diagnostikatu dira eta % 30,4 emakumeetan. Urte hauetan diagnostikatu diren minbizi inbaditzaile guztietatik, % 69 hasierako estadioetan (I-II) detektatu dira, eta horrek bizi-kalitate hobea dakar, biziraupen handiagoa eta, baheketaren aurreko egoeraren aldean, 2009aren aurretik, hobekuntza handia, orduan % 40 baino ez ziren aurkitu-eta estadio goiztiarretan.

Azken urteotan, programak bultzada garrantzitsua izan du, eta, orain, lehen eta bigarren gonbidapenean, 50 eta 69 urte bitarteko % 100i heldu zaio, aintzat hartuta beraiei zuzentzen zaiela programa. Horrek esan nahi du berme-mailak oso aurreratuak direla. Gainera, aurtengo urte-amaierarako, pertsona guztiak, % 100, gonbidatuko dira hirugarren aldiz.

Azkenik, Koloneko Minbiziaren aurkako Mundu Eguna laster denez, Osasun sailburuak programan parte hartzeko dei egin nahi izan du, batik bat gizonei, beren artean parte-hartzea txikiagoa baita (% 69,4 eta % 74,2 emakumeetan), aintzat hartuta gizonek lesio premalignoak eta gaiztoak izateko aukera gehiago dutela.

Jon Darpón sailburuak berriz ere esan du garrantzitsua dela parte hartzea; izan ere, proba egitea funtsezkoa izan daiteke. Guk ahalegina egiten jarraituko dugu, egunetik egunera, ez irismenean eta parte-hartzean bakarrik, baita kalitatean eta eraginkortasunean ere; horretarako, ikerketa sustatuko dugu (Osakidetzak, gaur egun, kolon eta ondesteko minbiziari buruzko 21 ikerketa-proiektu ditu abian), guztion artean, profesional, elkarte, erakunde eta herritarren artean, gure osasuna hobetzen jarraitzeko eta minbiziaren aurka borrokan jarraitzeko.  

Programa 50 eta 69 urte bitarteko biztanleri zuzentzen zaie, guztira 591.744 pertsonari; horietatik, % 51,4 emakumezkoa da.  Horrek esan nahi du Euskadiko biztanleen % 27,2ri zuzentzen zaiola, EUSTATen biztanleria-datuen arabera.

Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programak eginkarietako ezkutuko odolaren testa erabiltzen du, bi urterik behin; proba oso erraza da, eta horretarako kita etxera bidaltzen da. Proba egin ondoren, proba egiten duenak bere osasun-zentroan uzten du, tramite burokratikorik gabe, eta, egun gutxian, gutun bat jasotzen du, emaitzekin.

Emaitzak positiboak badira, lehen mailako arretako medikuak pertsonari ospitalera joateko eskatuko dio, kolonoskopia bat egitera, eta erizaintzako langileek probarako prestatzeko ohar eta aholku guztiak emango dizkiote, kolonoskopia kalitate altukoa izateko. Osakidetzako kolonoskopia guztiak sedazioarekin egiten dira ospitaleetan.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2018.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: 10° Aniversario del Programa de Detección Precoz del Cáncer Colorrectal en Euskadi. https://t.co/vjR58P4das

  • @JosuneR
    2018.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: 10° Aniversario del Programa de Detección Precoz del Cáncer Colorrectal en Euskadi. https://t.co/vjR58P4das

  • @lurubeta
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: 10° Aniversario del Programa de Detección Precoz del Cáncer Colorrectal en Euskadi. https://t.co/vjR58P4das

  • @CrisMamariga
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: 10° Aniversario del Programa de Detección Precoz del Cáncer Colorrectal en Euskadi. https://t.co/vjR58P4das

  • @ibetolaza
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetzako Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Baheketa Programaren. https://t.co/OuvwD41Uvh

  • @ibetolaza
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: 10° Aniversario del Programa de Detección Precoz del Cáncer Colorrectal en Euskadi. https://t.co/vjR58P4das

Ekitaldiko kargudunak