Eu

Alsaziako ordezkaritzak betiON Telelaguntzako Zerbitzu Publikoaren instalazio nagusiak bisitatu ditu

2018.eko martxoak 21
  • Zerbitzuak “etengabeko hobekuntza”ren aldeko apustua egiten du, 2016-2020 ildo estrategikoen bidez
  • Alsaziak Euskadin herritarren zahartzeari arreta emateko dauden gizarte- eta osasun-baliabideen gainean duen interesa

Bilbo, 2018/03/21

Alsaziako Eskualde Gobernuaren ordezkaritza, egunotan, Euskadiko gizarte- eta osasun-baliabideak ezagutzen ari da; gaur goizean, betiON Telelaguntzako Zerbitzu Publikoaren instalazio nagusiak bisitatu ditu, Bilbon, Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariarekin batera.

Alsaziako eskualdeko ordezkaritza Christian Fischer Autonomiako zuzendariak, Beatriz Lorrain Haut-Rhin-eko Departamentuko Kasuaren Kudeaketa Unitateko buruak, Bruno Boutteau informazio sistemen kudeatzaileak eta Frédéric Tryniszewski Frantziako Ekialdeko Osasuneko Eskualdeko Agentziakoak eratzen dute, unibertsitateko ordezkariekin eta zahartzearekin lotutako sektoreetako ordezkariekin batera.

Gaur amaituko dute astelehenean hasi zen erakunde-mailako bisita; bertan, aurrez aurre ezagutu dituzte Euskadin herritarren zahartzeari arreta emateko gizarte- eta osasun-baliabideak.

Ordezkaritzako kideek hurbilagotik ezagutu dute Euskal Osasun Sistemaren funtzionamendua, euskal erakundeek batera aplikatzen dituzten gizarte- eta osasun-politikak, 2015-2020 zahartze aktiboaren Euskal Estrategia eta Euskadin abian diren zenbait programa. Bisita honen esparruan, betiON Telelaguntzarako Euskal Zerbitzura bisita sartzen da; Euskadin 47.000 erabiltzaile baino gehiago ditu.

Euskadin, betiON zerbitzua bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei zuzentzen zaie; gizarte-zerbitzuek aitortutako mendekotasun-egoeran edo ahultasun-egoeran bizi diren 65 urtetik gorakoei; adimen-desgaitasuna, fisikoa edo sentsoriala eta mendekotasun aitortua duten pertsonei, maila edozein dela ere; eta buruko gaixotasuna diagnostikatuta duten eta mendekotasun-egoera aitortua edo gizarte-bazterketako arriskua bizi dutenei.

Telelaguntza gizartean laguntzeko eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen testuinguruan, eta erabiltzaileei aukera ematen die, telefonoaren bidez eta komunikaziorako ekipamendu informatiko bereziarekin, etengabeko arreta-zerbitzua izateko, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, gizarte-larrialdietako edo -beharrizaneko egoeretara egokitutako erantzuna emateko prestakuntza berezia duten pertsonen eskutik, dela beren kabuz, dela beste baliabide komunitario batzuk mobilizatuz.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Christian Fischer; Beatriz Lorrain, Bruno Boutteau y Frédéric Tryniszewski,