Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal udalei “Gobernamenduaren Bikaintasunagatiko Europako Zigilua” banatzeko ekitaldian parte hartu du

2018.eko martxoak 20
  • Peru Bazako Erakunde Harremanetarako Sailburuordea eta Elixabete Etxanobe Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaria  Irún, Urnieta, Basauri, Ermua eta Leioako udalei sari hori banatzeko ekitaldian izan dira; ekitaldia EUDELek antolatu du
  • Europako Kontseiluak ematen duen ELoGE zigiluaren bidez, udalerri horiek gobernu onaren eta kalitate demokratikoaren abangoardian duten lekua egiaztatzen da, eta EUDELek Gipuzkoako eta Bizkaiko 9 udalerritan sustatutako proiektu pilotuaren amaierako aintzatespena da

 

Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazako, eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendari Elixabete Etxanobe, gaur goizean, “Gobernamenduaren bikaintasunagatiko Europako Zigilua” (ELoGE) banatzeko ekitaldian izan dira. Zigilua Europako Kontseiluak ematen du, gobernamendu onaren inguruan dituen 12 printzipioetan oinarrituta, besteak beste: gardentasuna, parte-hartzea, portaera etikoa, eraginkortasuna eta efizientzia, finantza-kudeaketa sanoa, berrikuntza, berdintasuna, giza eskubideak eta aniztasuna. Ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena aretoan izan da, eta bertan, Europako Kontseiluko ordezkari  Alina Tatarenko izan da.

Horrela, Irún, Urnieta, Basauri, Ermua eta Leioako udalak Europan 200 udalerrik bakarrik eratzen duten eta gobernu onaren eta kalitate demokratikoaren abangoardian beren lekua egiaztatzen duen bereizgarri hau duen talde txikian daude.

Zigilua EUDELek 2017aren eta 2018aren artean Gipuzkoako eta Bizkaiko 9 udalerritan sustatutako proiektu pilotuaren amaierako aintzatespena da (sarituez gain, baita Beasain, Elgoibar, Galdakao eta Mungia ere). Horiek guztiek, borondatez, autoebaluazio-prozesu zorrotza betetzeko konpromiso politikoa hartu dute beren gain. Autoebaluazioa 97 adierazletan eta bi galde-sortatan oinarritzen da: bat, gobernuko eta oposizioko zinegotzientzat eta, bestea, herritarrentzat.

ERAKUNDEEN ARTEKO BATZORDEA

Aurrerantzean, eta lehen fase honen ondoren, proiektua Europako Zigiluaren hurrengo deialdietan parte hartu nahi duten udal gehiagotara zabalduko da. Bigarren fase honetarako, EUDELek ELoGE Erakundeen arteko Batzordea eratu du, Eusko Jaurlaritzarekin eta foru-aldundiekin batera, eta eginkizun nagusi du Zigilurako izangai izan daitezkeen udalen hautagaitza onestea, egon daitezkeen gatazkak ebaztea eta etorkizuneko hobekuntza-planak aztertu eta horien segimendua egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak