Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Errezeta elektronikoak segurtasuna eta kalitatea ekarriko dizkio Osasun Sistemari

2011.eko urtarrilak 12

Errezeta elektronikoa urte honen azken hiru hilabetetan martxan jarriko da, datorren urtean, 2012an guztiz zalbaduta egongo da

Errezeta elektronikoaren eredu berria, Osasun Txartelaren bidez identifikatuta sartzen da pazientea osasun sistemara. Parte hartzen duten eragile guztiak, bai medikuak, bai farmalariak, osasun-sare berean daude, eta pazientearen historia farmakoterapeutiko bakarreko sarbidea dute, historia horretan dago preskripzioa, onespena eta botika-ematea ondo jakiteko informazio guztia.

Errezeta elektronikoaren bidez, pazienteal EAEko edozein farmaziatara joan daiteke, eta osasun-txartela aurkeztu ondore, gehienez ere hilabetean behar dituen botikak emango dizkiote, errezetatutako tratamenduaren dosiaren eta maiztasunaren arabera. Hilabete baino gehiagoroko (gehienez ere urtebetera arte) agindutako tratamenduak dituzten pazienteek farmaziara joan ahal izango dira hurrengo hileko botikak jasotzera,a urretik osasun-zentrotik igaro beharrik gabe.

Errezeta elektronikoak segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzea lortuko du, zeren eta preskripzioaren eta botika-ematearen kalitateak gora egingo duen, preskripzio eta emate- prozesuan egon daitezkeen akatsak gutxitu egingo diren, honetaz gain, pazienteak alferrikako joan-etorri gutxiago egin behako ditu errezeten bila eta onespena eskatzera joateko; tratamendu jarraituen preskipzioen kontsultak deskargatuko dira, eta izapide burokatrikoak murriztu.

Prozesu honetan guztian, pertsonen osasun-egoerari buruzko informazioaren pribatutasuna bermatzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)