Eu

Gobernu Kontseiluak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailaren diru laguntzen 2018ko Plan Estrategikoa onetsi du (Gobernu Bilera 2018-03-20)

2018.eko martxoak 20

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailaren Diru-laguntzen 2018ko Plan Estrategikoa 9.975.904 eurokoa da, eta Sailaren Merkataritza Zuzendaritzak eta Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak kudeatutako deialdi guztiak jaso ditu. Plan honetan ez da sartu Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoaren diru-laguntza jarduera; bere Diru-laguntzen Plan Estrategikoa du, 2016-2018 aldirako, eta, ekitaldi honetarako, 2 diru-laguntza lerro ditu, 1.451.000 eurokoak. 

Plana programatikoa da; Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailaren jarduketan arlo estrategikoetako politika planifikatzeko tresna gisa eratzen da. Batetik, merkataritzaren sektorean, lehiakortasuna eta modernitatea sustatzeko, ekintzailetzarako eta talentua garatzeko, lankidetzarako eta merkataritzako eta prestakuntzako integrazio estrategikorako eta ezagutzaren kudeaketarako programak garatzen ditu. 

Horretarako, ikerketa- eta garapen-proiektu berriak diruz lagunduko dira, eta merkataritzaren digitalizazioa bizkortzen duten ekimenak sustatuko dira. Era berean, ekintzailetza bultzatuko da; horretarako, merkataritza-arloko sustapenerako, garapenerako eta dinamizaziorako laguntza-ildo berria sortuko da, ahulagoak izan daitezkeen guneetan, bai ikuspuntu sozialetik, bai ekonomikotik. Elkartze-egiturak sendotzeko ekintzak sustatuko dira, teknologia berrien ezagutza, berrikuntza eta txertatzea bultzatuko da; horretarako, gaitasun lehiakorrean sakonduko da, gero eta dimentsionatuagoa eta exijenteagoa den merkatuan. Eta euskarria emango zaio sektorean prestakuntzaren eta gaikuntzaren hobekuntzari. 

Bestalde, turismoaren arloan, hazkunde turistiko dibertsifikatuaren eredua, kalitatean zentratzen dena eta lurralde aldetik orekatua dena, bikaintasunean, jasangarritasunean, turismo esperientzialean eta Euskadi-Basque Country marka turistikoan oinarritzen dena sustatzeko ekintzak bultzatzen dira.  Plan estrategikoan Euskadiko baliabide turistikoen sustapena bultzatzeko, produktu turistikoak diseinatzea, abiaraztea eta merkaturatzea bultzatzeko, bikaintasuneko turistaren targetaren araberako eskari  espezializatuari erantzuteko eskaintzaren dibertsifikazioa eta produktuak edonolako formatu berritzailetan merkaturatzea sustatzeko diru-laguntza ildoak sartzen dira. 

Guztira, turismoaren eta merkataritzaren arloek 31 diru-laguntza ildo garatuko dituzte, eta horien zenbateko osoa, 2018. urterako, 9.975.904 euro izango da. 31 deialdi horien artean, saltokiak modernizatzeko ildoak nabarmendu behar dira –2.100.000 euroko zuzkidura dute–, merkataritzan ekintzailetzarako laguntza-ildo berria –milioi bat euroko zuzkidura–, HIRIGUNE zonako estrategiak garatzen laguntzeko programa –2.488.063 euroko zuzkidura–, hiriguneetako merkataritza-dinamizazioko programak –1.829.573 euroko zuzkidura–, lurralde-proiektu turistikoak –1.284.000 euro– edo enpresa turistikoen ekintzailetzarako eta horietako lehiakortasuna hobetzeko laguntzak –900.000 euro–.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko